Ian Paisley ospitalean da, Irlanda iparraldeko unionismoaren sinboloetako bat
2012-02-07

handitu txikitu
Ian Paisley unionismoaren sinboloetako bat da Irlanda Iparraldean.
Ian Paisley unionismoaren sinboloetako bat da Irlanda Iparraldean.

Ian Paisley Ulstergo ospitaleko arreta bereziko unitatean da igande arratsetik, bihotzeko arazo batzuk medio, haren familiak baieztatu duenez. Paislyk 85 urte ditu, eta Irish Times egunkariak bildu dituen adierazpen batzuen arabera, "bihotzeko arazo serioak izan ditzake".

DUPeko bere alderdikideek atzo goizean Stormont parlamentuko asteroko saioan Paisleyren osasun egoeraren berri eman zuten. Ian Paisley DUP alderdiko lider eta Ipar Irlandako lehen ministro izana da.

DUPeko kideek Paisleyren emaztearen eskaera bati ahotsa jarri zioten eta familiaren pribatutasuna errespetatzeko eskatu zuten "une zail hauetan".

Paysleyk 60 urte egin ditu politikan eta Ipar Irlandako gatazkan figura esanguratsua izan da, beti ere, unionismoari lotua. Bere karrera politikoan, DUP alderdi unionistako buru izan da eta oso kontrako jarrera izan zuen 90.eko hamarkadan abiatutako bake prozesuan. 1998ko Stormonteko akordioa ez zuten sinatu eta hau adostu bitartean eraikinaren kanpoan manifestatu ziren, eta Paisleyk britainiar gobernua "IRAko hiltzaileekin" negoziatu izanaz eta irlandarren interesei traizioa agiteaz salatu zuen. Paisleyk eztabaida handiak izan zituen errepublikanoekin, baina baita UUP alderdi unionistarekin ere.

Ondorengo urteetan, IRAk armak utzi ostean, unionismoa bake egoera berrira zuzendu zuen, azkenik Ipar Irlandako lehen ministro izendatu zuten arte, ondoan Martin MacGuinness Sinn Feineko kidea zuela.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Dohainik.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia