ARGIAren talde bereko Iametza Interaktiboak programatzailea behar du. Enpresa hau komunikazioan eta webguneen garapenean aritzen da. Jarraian lanposturako aurkeztu nahi dutenek bete beharreko baldintzak.
Eskatzen dena:
Informatikan ingeniaritza ikasketak
Web eta smartphonetako jokoen garapenean esperientzia
Software libreko tresnekin garapenak eginak izatea
Honako teknologiak menperatzea: PHP eta MySQL; HTML5, CSS3 eta JavaScript (Jquery eta Jquery Mobile)
Euskaraz jakitea
Kontuan hartuko dena:
Open GL ES 2.0-ren ezagutza
Android eta IOS sistemetan garapenak eginak izatea
Taldean lan egiteko gaitasuna
Eskaintzen dena:
Lan talde gazte batean integratzea
Interneteko proiektuen eta jokoen garapenean parte hartzea
Etengabeko formazioa
Egun osoko lanaldia
Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.com helbidera, uztailaren 25a baino lehen, "Programatzailea" erreferentzia adieraziz.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.