Piztu Ezazu Argia 970x90

Ia 40.000 lagunek utzi dute aurten Hego Euskal Herria

2012-10-16
alde 0    kontra 0
Emigrazioa ugaritu egin da, krisiak bultzatuta.

Gehiago izan dira 2012ko lehen bederatzi hilabeteetan Hego Euskal Herria utzi eta atzerrira joan direnak, bertaratu direnak baino. Zehazki, bertako 4.565 lagunek emigratu dute aurten, eta 35.370 atzerritarrek; alegia, guztira 39.035 herritarrek egin dute alde. Hori ondorioztatu daiteke INE Espainiako estatistika erakundeak Estatuko migrazioaz emandako datuetatik.

Datuok erakusten dute 2011n baino jende gehiago joan dela atzerrira; adituen esanetan, aurten nabarmenagoa delako krisiaren eragina Euskal Herrian. Esaterako, iaz bertako 1.676 lagun joan ziren EAEtik, eta aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan, bikoitza baino gehiago: 3.665.

Lehen aldiz, Estatuko erkidego guztietan negatiboa izan da joera; alegia, erkidego guztietan handiagoa izan da joan diren lagunen kopurua, bertaratu direnena baino. Guztira, 420.150 lagunek utzi dute Espainiako Estatua aurten, horietatik 365.238 atzerritarrak.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: El Correo | Diario de Noticias | Berria
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys