Hotmail posta elektroniko zerbitzua pixkanaka desagerrarazi eta honen ordez Outlook zerbitzu berritua bultzatuko duela adierazi du Microsoft enpresak.
Posta elektronikoaren eraberritzea erabiltzaileek “esperientzia modernoagoak” izateko helburuarekin sortuko da Crish Jones Windows Live plataformako zuzendariaren esanetan. Aldaketa honekin Microsoftek erabilgarritasuna lehenetsi du eta edukiak modu argiago batean eskainiko dituela adierazi du. Era berean, Facebook, Twitter edota Skype bezalako sare sozialak integratuko ditu.
Hotmail da oraindik ere gehien erabiltzen den posta elektronikoa, 325 milioi. Dagoeneko Outlook berria probatzeko aukera dute erabiltzaileek. Pixkanaka erabiltzaileak plataforma berrian integratu nahi dituzte. Hotmail.com beharrean, nahikoa dute Outlook.com-en sartzea.
Hotmail zerbitzua mantendu nahi dutenek, beren helbideetan @hotmail.com luzapenarekin jarraitu ahal izango dute.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.