Hondarribia eta Zarautzen blues eta jazz jaialdiak bihartik aurrera


2009ko uztailaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Hondarribiko Blues Jaialdiaren 4. edizioa ostegunean hasiko da. John Mayall musikari britainiarra eta bere taldea, The Bluesbreakers, izango dira izar nagusienak, Mayallek Hondarribia blues saria jasoko baitu. Bertan arituko diren beste musikari batzuen artean Chicago Blues taldea dago. Ekitaldiak Hondarribiko txoko desberdinetan antolatuko dira.

Zarauzko Jazz Mintegia ere martxan jarriko da bihartik igandera. Bere 10. urtemugan, musikari ezagunek emandako ikastaroak, saio pedagogikoak eta kontzertuak izango dira nagusi, Iñaki Salvador pianistaren zuzendaritzapean. Kontzertuei dagokienez, Sharp hirukotea eta Bilboko The Cherry Boppes izango dira entzungai besteak beste,eta Iñaki Salvadorrek Laboaren musika izeneko emanaldia eskainiko du, Mikel Laboaren omenez. 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude