Homofobia gora al doa Europan?

  • Carlos Elordi kazetariak Eldiario.es-en idatzitako artikuluan dioenez, homofobiak gora egin du Europan, eta hiru adibide nagusi eman ditu: homosexualak ezkontzearen aurka Frantzian egindako mobilizazio jendetsuak, britainiar parlamentuan sortu den eztabaida, eta Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziak plazaraturiko ikerketa.


2013ko maiatzaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Homosexualen arteko ezkontzaren aurkako mobilizazioa Parisen.

Homosexualen arteko ezkontzaren kontra, kaleetan jendetza mobilizatzea lortu du Frantziako eskuin erlijiosoak, eta datorren larunbaterako ere (legea dagoeneko onartua dagoen arren), manifestaziora deitu dituzte berriz herritarrak. Britainia Handian berriz, David Cameronen Gobernuak gayen arteko ezkontza baimentzea proposatu berri du eta bai alderdi kontserbadorean, bai torien artean, aurkako ahotsak azaldu dira segituan. Eztabaida luzea aurreikusten da parlamentu britainiarrean.

Bestalde, Oinarrizko Eskubideen Europako Agentziak Europar Batasuneko 27 herrialdeetako eta Kroaziako 93.000 homosexual, bisexual eta transexual baino gehiago elkarrizketatu ditu eta emaitzen arabera, azken hamabi hilabeteetan diskriminazioa jasan du %47ak, bere sexu orientazioa dela-eta (batik bat mehatxuak eta erasoak, eta %6ak, eraso fisikoak).

Ikerketak azaleratu duenez, diskriminaziorik handiena Lituanian (%61ak) Kroazian (%60) eta Polonian (%57) jasan dute eta txikiena Luxenburgon (%33), Danimarkan (%31) eta Holandan (%30). Frantziako Estatuan, elkarrizketatuen %41ak dio diskriminazioa jasan duela azken urtean, eta Espainiako Estatuan, %38ak.

Zergatik homofobiaren handitzea?

Carlos Elordiren hitzetan, gizarteko eskuinaren erradikalizazioa dago atzean (erlijiosoa izan edo ez) eta hau krisi ekonomikoaren eta etorkizuna beltza datorren sentsazioaren ondorio da. "Baldintza hauetan, jendeak helduleku ideologikoak bilatzen ditu. Eta unibertso kontserbadore eta atzerakoi zabalean, aniztasunarekiko intolerantzia, izan etorkinenganakoa edo homosexualenganakoa, soluzio errazena da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskriminazioa
Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Kontzientziazioa “handitu” dela ondorioztatu du Iruñeko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiak

Harrotu zerbitzuak Iruñeko Udaleko LGTBIfobiaren Aurkako Behatokiaren txostena argitaratu du: urtebetean 34 erasoren berri izan duela; iaz baino zortzi gehiago. Behatokiak ustetan du zerbitzua geroz eta ezagunagoa delako izan daitekeela.


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Eguneraketa berriak daude