Piztu Ezazu Argia 970x90

Hollandek 30.000 milioi euroko murrizketak iragarri ditu

2012-09-10
alde 0    kontra 0
Telebistan iragarri ditu Hollandek azken hiru hamarkadetako murrizketarik handienak.

Frantziako presidente François Hollandek bi urtean 30.000 milioi euroko murrizketak egingo dituztela iragarri du, defizita %3ra jaisteko helburuarekin. Diru-sarrera handienak dituzten familiek, irabaziak bir-inbertitzen ez dituzten enpresek (handienek bereziki) eta ministerio guztiek (Hezkuntzak, Justiziak eta Segurtasunak salbu) jasango dituzte murrizketen ondorioak.

Frantziar "aberatsenei" euren "abertzaletasuna erakusteko" eskatu die Hollandek, eta iragarri du milioi bat euroko errentak gainditzen dituztenei %75eko tasa jarriko zaiela. Era berean, Frantziako herritarrik aberatsenaren (Bernard Arnault enpresariaren) jarrera kritikatu du, "hau bezalako momentuetan" belgikar herritartasuna eskatzeagatik.

Aberatsenei jarritako zergak ika-mikak sortu ditu. Batzuentzat, aplikatu beharreko neurri ausarta da. Besteentzat, ordea, "talentuaren, merituaren eta esfortzuaren" ordainsari legitimoari erasoko liokeen lapurreta da, eta ez lituzke aberatsenak ukituko, euren errentak ez direlako pasatzen PFEZ zergaren menpe dauden bideetatik.

Lan-merkatua erreformatzea beharrezkoa izango dela gaineratu du Hollandek. Dagoeneko 3 milioi langabe baino gehiago dago Frantzian, herritar aktiboen %10 baino gehiago.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: Le Monde | Journal du Dimanche | El País
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2372
 
azala2371

2373 zenbakia.
2013ko ekainaren 16a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys