Hizkuntzak ikasteko gaitasuna noiz makaltzen den: "Nire susmoa da nerabezaroko hormona kontuekin duela zerikusia. Umeek duten belaki gaitasun hori moteltzeak nerabezaroko hormona kontuarekin zerikusia duela garbi dagoela dirudi. Egoera hori oso konplikatua da eta oraindik ez dugu ondo ulertzen. Gure garunaren biokimika hobeto ulertzera heltzen garenean muga hori hobeto zehaztu ahal izango da, baina argi dago ez dela gauza bera hizkuntza hogei urterekin edo bostekin ikastea". (2010-02-19)