Gaur eta bihar Donostian egingo den hizkuntza gutxituen gaineko bileraren harira:
"Euskalgintzaren barrenean Donostiak Europako hiri kulturala izateko baldintza guztiak betetzen dituela uste dugunok bagaude. Eta aspalditik ari gara 2016 egitasmoari jarraipena egiten, modu positiboan kritika egiten, argi eta garbi Donostia euskaldun baten alde. (...) Orain artekoa ikusita, susmo onik ez diogu hartzen jardun horri. Egun, boterea dutenak ez dira euskararen alde ari, ez dira ari Donostiak izan dituen eta dituen ezaugarri maiteenak bultzatzen. Guk, behintzat, ez dugu zentzu horretan eta arazoak konpontzera bideratutako ezer ikusten". (2010-02-18)