Hizkuntza gutxituen aldeko mobilizazioetara deitu dute euskalgintzako eragileek


2011ko uztailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26

Euskal Herriko, Alsaziako, Bretainiako, Okzitaniako, Kataluniako eta Korsikako gizarte eragileek deituta, hizkuntza gutxituen aldeko mobilizazioak egingo dira datozen hilabeteotan herrialde horietan. Hizkuntza gutxituak legez babesteko eskatuko diete agintari frantsesei. Pasa den ostegunean hizkuntza horiei buruz aritu ziren Frantziako Senatuan, eta aipatu eragileen hitzetan, eztabaida "antzerki hutsa izan zen". Horrek bultzatuta antolatuko dute kanpaina berria. Hainbat hilabetez luzatuko da, eta manifestazio nagusiak 2012ko martxoaren 31n egingo dira. Baionan egingo da horietako bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bretainia
2023-08-16 | Euskal Irratiak
Bretainiako herritarren %8a besterik ez da mintzo bretoieraz

220.000 biztanlek erregularki erabiltzen dute bretaindar hizkuntza. Emaitza aski arranguragarria, jakinez Bretaina historikoan 4 milioi biztanle badirela. Hori da bretaindarraren egoera gaur egun.


Aktibistak kriminalizatzea da justiziaren jolas berria Europan, galdetu Vincenzo Vecchiri

Inork oraindik Vincenzo Vecchi zein den ez badaki, has dadila bere izena ikasten. Ez da mende hasierako anti-globalizazio manifestazioetan ibilitako aktibista soila. Hamabi urtetik hona Bretainian aterpetua, italiar justiziak estraditatu egin nahi du Mussoliniren garaiko lege... [+]


2022-05-19 | Leire Artola Arin
Gaur hasiko da Bretainiako Korrika Ar Redadeg

Maiatzaren 20an hasita, 2.022 kilometro egingo dituzte Bretainian, Gwitreg herritik Gwened herriraino. Oarsoaldeako AEK-k antolatuta, ordezkaritza bat joango da hara atxikimendua ematera.


Nantes Revoltée hedabide independentea desegin nahi du Frantziako Gobernuak

Hamar urte daramatza Nantes Revoltéek informatzen, baina urtarrilean hedabidearen disoluzio prozedura abiatu du Frantziako Gobernuak. Nantes Revoltéek salatu du beren aurkako prozedurak hedabide independente oro eta informazio eskubidea mehatxatzen dituela.


Iberdrolaren ontzi batek 16 kilometroko hidrokarburo isuria eragin du Bretainiako kostan

Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.


Eguneraketa berriak daude