Atzo onartu zuen gehiengoarekin Europako Parlamentuko Kultura komisioak ebazpen polemikoa. Vasco Graça Moura Portugalgo eurodiputatu popularrak ondoko paragrafoa idaztea proposatu zuen: "Ezinbestekoa da gurasoek eta hezkuntzaz arduratuko direnek beren seme-alabentzat nahi duten hizkuntza aukeratzea babestea, beti ere, hizkuntza hori hizkuntza ofizial bat baino gehiago diren estatuetan edo erregio hizkuntza bat baino gehiago direnetan". PPko Luis Herrero eurodiputatuak ondokoa gehitu zion paragrafo horri: "Hizkuntza ezin da sustatu beste hizkuntza bateko hiztunen eskubideen bizkar, edo diskriminazio eta koakzio bidez hizkuntza hori baztertuz edo berari min eginez".
Kontua da ebazpena gehiengoz onartu dela Europako Parlamentuan. María Badia eurodiputatu sozialistak esan du, hezkuntza estatuen ardura dela eta Espainian eskuduntza hori autonomia erkidegoek dutela.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403