Azken hamarkadetako gas emisio handienek erregai enpresak boikotatzeko jarrera indartu dute

  • Berotegi efektua eragiten duten gasen emisioak inoiz baino bizkorrago ari dira hazten Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen azken txostenaren arabera. Erregai fosilen industriari boikota egiteko deiak ere indarra hartzen ari dira.


2014ko apirilaren 15an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Aurreko hamarkaden aldean 2000tik aurrerakoa bereziki kaltegarria izan da atmosferarentzat.

Basta! webgunean irakur daitekeenez, %2,2 hazi dira urtero klima aldaketaren eragiletzat jotzen diren gasen emisioak 2000. urtetik 2012ra bitartean, aurreko hiru hamarkadetan baino askoz gehiago –urteko %0,4 igotzen ziren emisio horiek 1970etik 2000ra bitartean–.

Zenbakien larritasuna ikusirik Christiana Figueresek, Nazio Batuen Erakundeko Klima Aldaketari buruzko Konbentzioko idazkari exekutiboak, petrolio industria jo du errudun. “Esperimentuen eta aldaketa marginalen garaia bukatu da”, ohartarazi die erregai fosilekin lan egiten duten enpresa handiei.

Ez da Figueresena afera honekin kezkatuta berriki hitza hartu duen nazioarteko figura bakarra. Desmond Tutu Bakearen Nobel saridunak erregai fosilen industria boikotatzeko deia egin du Apartheidaren aurka egin zen bezala. “Ez dauka zentzurik gure etorkizuna minatzen duten enpresetan inbertitzeak”, adierazi du Tutuk.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Giza karenan ere aurkitu dituzte mikroplastikoak

AEBetako ikertzaile-talde batek 62 giza karena edo plazenta analizatu ditu, gas-kromatografia eta masa-espektrometria baliatuta, eta frogatu du lagin guztietan mikroplastikoak zeudela. Toxicological Sciences aldizkariak argitaratu du ikerketa. Haren arabera, karen batzuetatik... [+]


2024-02-09 | Euskal Irratiak
Alice Leiziagezahar, Europa Ekologia-Berdeak
"Pestizidek ez dute laborarien egoera hobetuko, haien osasuna okertuko baizik"

Laborariak karrikara atera dira Europa osoan, bizi eta lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Mobilizazioek eragin duten krisi politikoari, pestizidak apaltzeko planaren gibelatzearekin iharduki dio Europako Batzordeak.


Arbonako eskolara bideratu lurren kutsadura aztertzeko eskatu du Paueko Administrazio Auzitegiak

40 urtez zabortegi gisa erabilitako eremu batean ari dira eskola publikoa eraikitzen. Kutsadura arriskuak kontuan harturik, leku aldaketaren alde dabil borrokan Hats Berri Bat Arbonari deitu oposizioko taldea. 2024ko irailean abiatuko den ikasturterako bukatu nahi ditu obrak... [+]


Pelletak eta mikroplastikoak jasotzea, ohiko zeregina 'Mater'-entzat

20 urte baino gehiago daramatza euskal kostaldea inguratzen duten itsas hondakinak biltzen, tartean, palletak eta mikroplastikoak. Oraindik plastikozko bolatxoak gurera iritsi ez badira ere, "edozein unetan" iritsi daitezkeela ohartarazi du.


Eguneraketa berriak daude