HIESaren transmisioa saihesteko aurreneko pilula onartu da AEBetan

  • Estatu Batuetako Medikamentu Agentziak onartu du HIESa saihesteko lehen tratamendu hau. Birusaren aurkako bi botikaren baturatik sortu den Truvada izeneko pilula da eta kutsatzeko arriskua eduki aurretik hartu beharko da eta ez behin HIESa edukita. Botika honen erabilera transmisiorako arriskua egon daitekeen harremanetarako bideratuta dago.


2012ko uztailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Truvada izeneko medikamentu hau Gilead enpresak sortutakoa da. Ez da berria, GIBa dutenen kontrola eramateko erabili izan baita lehenagotik. Orain ordea, hiesa ez dutenek ere pilula hartzeko aukera izango dute. Autoritateek ohartarazi dute medikamentu honek ez duela babes metodoak, preserbatiboa kasu, ordezkatzeko balio.

Bi saiakera egin ditu Estatu Batuetako Medikamentu Agentziak pilula hauen erabilera berria onartu aurretik. Bata, gizon edo emakume transexualekin harremanak dituzten HIESik gabeko 2.500 gizonezkorekin eta bestea bikoteetako batek HIESa duen 4.800 bikote heterosexualekin. Aurrenekoan %42 gutxiago kutsatu ziren pilula hau hartu ondoren eta bigarrengoan %75 gutxiago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: HIESa
2022-08-22 | Ana Galarraga
Botswana hiesaren kontrako 95-95-95 helburua lortu duen hirugarren herrialdea bilakatu da

Botswanak GIB/HIESaren gaineko Nazio Batuen Programa Bateratuaren helburua gainditu duela jakinarazi dute, Hiesaren XXIV. Nazioarteko Biltzarrean (Montreal). Aurrez, beste bi herrialdek baino ez dute lortu helburu hori: Suitzak eta Eswatinik, biak ere 2020ko abenduan. 


2022-01-30 | Julen Azpitarte
David Wojnarowicz
Rimbaud-en mozorropean hazitako artista disidentea

David Wojnarowicz (New Jersey, 1954 - New York, 1992) artista estatubatuarrak  hizkuntza, baliabide eta egiteko moduen arteko mugak hautsi zituen bere obran, zeina 1980ko hamarkadan garatu zen. Diziplina anitzeko sortzaile, artista bisual, poeta, idazle, musikari,... [+]


2021-12-01 | Leire Artola Arin
Minutuero hiru pertsona kutsatzen dira GIB birusarekin munduan

Hego Euskal Herrian 2020an 134 kasu positibo atzeman dituzte. Abenduaren lehena da Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta NBEk ohartarazi du oraindik pandemia hori ez dela amaitu; iaz munduan 680.000 pertsona hil ziren hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz.


2021-05-05 | Ixone Arana
HIESAren aurkako txertoen egoera

Katalunian garatutako HTI txerto terapeutikoak %40ko arrakasta lortu du I. eta II. faseetako saiakuntzetan; Mosaico prebentziozko txertoa, berriz, Espainiako Estatuko 250 pertsonari txertatu zaio bere hirugarren eta azken fasean.


HIESaren kontrako borrokaren eguna. "Zure esku dago txertoa, ez hedatu estigma"

HIESaren aurkako borrokaren nazioarteko egunean, gogoratu dute estigma handia duen birusa dela oraindik, osasun krisiaren erdian HIESa dutenen zaurgarritasuna areagotu egin dela, eta aurreiritzirik gabeko sexu heziketa ezinbestekoa dela txikitatik.


Eguneraketa berriak daude