Hi! Hika ikasteko metodoa idatzi du Jon Urruxulegi donostiarrak. Bere esanetan, "euskararen berezitasunik bereziena" da hika, eta zaion beldurra galtzeko asmoarekin idatzi du liburua. Txertoa argitaletxeak plazaratu du lana, eta honako atalak ditu: historia, gramatika, aditz-taulak, aditz trinkoak, ariketarako testuak, ariketen zuzenketak, lexikoa eta bibliografia.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403