Milaka pertsona Iruñean hezkuntzako murrizketen aurka

  • Sortzen Ikasbatuaz-ek argazkiak jarri ditu sarean.

     

    Horrez gain, Nafarroako Parlamentuko zerbitzu juridikoek egindako txostenaren arabera, Espainiako Gobernuak Hezkuntza arloan ezarritako dekretuak urratu egiten ditu Iruñeko Gobernuaren hainbat eskumen: zehazki, irakasleei eskola-ordu gehiago jartzeari eta ordezkapenak atzeratzeari dagozkienak. Hori horrela, helegitea jartzeko eskatu diote gobernuari PSN, NaBai, Bildu eta Ezkerrak. Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak argi erantzun du: murrizketak egin egingo dituzte.


2012ko maiatzaren 29an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30

Erantzuna ikusita, UPN eta PP ez beste alderdiek txosten berri bat eskatuko diote Eskola Kontseiluari.

Bestalde, bigarren greba eguna dute gaur Nafarroako irakasleek. Lehengo asteko greba eguna arrakastatsua izan zen eta Ikasle Abertzaleek mobilizazioekin bat egitera deitu dute. Eguerdian, Iruñeko autobus geltokitik aterako da manifestazioa. Grebak hasi aurretik, Iribasek adierazi zuen prest zegoela mobilizazioak saihesteko arduradunekin hitz egiteko, baina berriki sindikatuei buruz esan duenez, "batzuk erabat lotuta daude talde abertzaleekin, eta ezinezkoa da hurbilketa txikiena ere egitea haiekin".

Ostegunean, sektore publiko guztia dago grebara deituta Nafarroan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Bonbak eta munizioa jaurtiko dituzte aste guztian Bardeako tiro poligonoan

Herrialde askotako hegazkinak izanen dira Bardean gerrarako ariketa militarrak egiten. Benetako bonbak eta munizioa erabiliko dituzte horretarako. Aste osoan izanen dira lan horietan eta Poligonoaren Aurkako Asanbleak zalantzak ditu segurtasuna ziurtatuko ote duten... [+]


Eguneraketa berriak daude