Konponbideak presoen eskubideei buruzko topaketak antolatu ditu Eskoriatzan

  • Konponbidea ekimenak datorren apirilaren 12an Eskoriatzako Unibertsitatean presoen eskubideen aldeko gogoeta topaketak antolatu ditu. Ekimena esparru eta ideologia anitzeko jendeak bultza du, eta “giza eskubideak, konponbidea eta bakea” aldarrikatzen dute.


2014ko apirilaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

San Telmoko adierazpena

Martxoaren 15ean Giza eskubideen aldeko adierazpena aurkeztu zuten alderdi, arlo eta arakunde askotako hainbat herritarrek Donostiako San Telmo museoan. Bertan, konponbidera bidean adostasunerako gutxiengo batzuk adostu zituzten:

  • Presoak preso dira epaituak izan direlako, epaitu gabe espetxean aurkitzen direlako edota zigor bat betetzen ari direlako.

  • Bestelako bideak bazter utzita, legeriak ematen dituen aukerak modu pertsonalean erabiltzea onartu dute.

  • Bere eskubideak errespetatuak izan behar dute. Beraien ingurune sozial afektibotik gertuen dagoen espetxean zigorra betez, gaixotasun larriak dituztenen kaleratzeari bide emanez eta bizi osorako zigorra ahalbidetzen duten neurriak indargabetuz.

  • Eta presoak bezala iheslariak eta deportatuak ere. Haiek herriratu daitezen bideak bilatu behar direlakoan gaude.

  • Horretarako giza eskubide hauek urratzen dituzten legeak aldatu behar badira aldatu daitezela.

Eskoriatzako topaketa

"Gure indarra hitza bada erabil dezagun" azpimarratu dute antolatzaileek. Herritarren Topaketak elkar ezagutza bultzatu eta eztabaida eta adostasunerako espazioak eraikitzeko asmoz antolatu dituztela esan dute, eta goizeko 10:00etan hasita eguerdira arte HUHEZI unibertsitatean  parte hartzera gonbidatu dute San Telmon aurkeztutako gutxiengoekin bat egiten duen herritar oro.

Lan metodologia, bitartekoak, San Telmoko adierazpena eta informazio gehiago www.herritarrentopaketa.net atarian dago eskuragarri.

 

Donostian aurkeztutako adierazpenean zehazten ziren gutxiengoekin bat egiten duten kideak:

- Sagrario Aleman

- Arantxa Arruti

- Joseba Azkarraga

- Ainhoa Aznarez

- Miguel Castells

- Lore Erriondo

- Ramon Gaztelumendi

- Jule Goikoetxea

- Pepi Gorostidi

- Aitziber Ibarbia

- Angeles Iztueta

- Jon Mirena Landa

- Maialen Lujanbio

- Jabier Madrazo

- Toti Martinez de Lezea

- Jon Maya Sein

- Jose Menocal

- Aitor Merino

- Amaia Merino

- Izaskun Moyua

- Pepe Moulia

- Eneko Olasagasti

- Peio Reparaz

- Teresa Toda

- Ramon Zallo

- Iñaki Aldekoa

- Ikerne Altuna

- Ione Artola

- Oscar Bañuelos

- Eloi Beato

- Juanba Berasategi

- Juan Ibarrondo

- Maddalen Iriarte

- Gorka Knorr

- Sustrai Colina

- Iñaki Lasagabaster

- Miren Agur Meabe

- Ane Mugurza

- Amaia Nerekan

- Mirentxu Purroy

- Arantza Urkaregi

- Jesus Viñaspre

- Iñaki Zarraoa

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude