Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Herbehereetan autopistetako argiak itzaliko dituzte elektrizitatea aurrezteko

2012-10-01
alde 0    kontra 0
Herbehereetako errepideek ez dute hainbeste argi edukiko aurrerantzean.

1.640 milioi euro aurreztu behar ditu Herbehereetako Garraio Ministerioak 2020. urtea bitartean. Murrizketa gogor horri aurre egiteko neurri ezohikoak hartzen hasi da, besteak beste, autopistetako argiak itzaltzea, baita trafiko gutxi duten errepideetakoak ere.

Autopistak ilunpetan egongo dira 23:00etatik 05:00ak arte eta trafiko gutxiko errepideetan berriz, 21:00etan itzaliko dituzte bonbillak. Urrian Zeelandako probintzian jarriko da indarrean neurria eta 2013tik aurrera iritsiko da gainontzeko probintzietara.

Argindarra aurreztearekin batera, Herbehereetan gutxiago zainduko dituzte errepideetako erdibitzaileetako landareak eta bideko lanak iragartzeko afixa elektronikoak erabiltzeari utziko diote.

Ez da horrelako neurriak hartu diren aurreneko Europako herrialdea. Herbehereetatik nahiko gertu, Flandrian, errepideetako argien erdiak itzali zituzten iaz.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: El País
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys