Henry Bengoa Inventarium ikuskizun poetikoa izango da gaur Hendaian

  • Bernardo Atxagak, Joxemari Iturraldek eta Xabi Strubellek 25 urte eta gero Henry Bengoa Inventarium ikuskizuna berreskuratuko dute. Ikuskizuna, gaur 20:30ean hasiko da Hendaiako (Lapurdi) Variete zinema aretoan. Hendaiako Mugati elkarteak antolatu du ikuskizuna.


2012ko maiatzaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Henry Bengoa Inventarium ikuskizunaren afixa

Bernardo Atxaga, Joxemari Iturralde eta Ruper Ordorikak sortutakoa da gaur mende laurdena igaro ostean berriz taularatuko duten emanaldia. Gaurko ikuskizunak bi berrikuntza izango dituela iragarri dute Mugatikeko kideek. Alde batetik, Atxagak 15 minutu iraungo dituen testu berri bat gehitu dio ikuskizunari eta musika jartzearen arduraduna Strubell izango da. Lehenengo estreinaldian berriz, De la Casa anaiek eta Ruper Ordorikak jo zuten musika.

Argiaren 2.324 alean Gorka Bereziartuak Berrinventarium izeneko erreportajea idatzi du, Henry Bengoaren Inventarium estreinaldi berriaren harira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ruper Ordorika
Ruper Ordorika
Mendea eta segundua gurutzatzen dituena

Mende laurdena bete du Bilboko Kafe Antzokiak eta hamar negu baino gehiago, hastapenetatik orain arteko guztiak, goxatu ditu Ruper Ordorikak.


2022-09-27 | ARGIA
Haur eta gazte literaturaren azoka Sarara itzuliko da

Ikusi Mikusi euskara hutsezko haur eta gazte literatura azoka urriaren 7 eta 8an egingo dute, Saran. Euskal Herri guztiko ikastetxeak hurbilduko dira eta ikasleek elkarren arteko topaketa egingo dute.


Argazki historiko bat

Ez nuen uste Gasteizen aparkatzea hain zaila izanen zenik. Edo, hobe esanda, ez nekien hainbeste koloretako marrak egon zitezkeenik pintaturik errepide ertzetan. Ez, ez dut gidabaimenik eta bai, denbora gure kontra zihoan. Azken minutuan heldu gara Principal Antzokiko... [+]


2022-03-13 | Xalba Ramirez
Santa Anara

Disko bat entzuteko momentuak marka dezake diskoa bera. Zu ez zara bera une bakoitzean, bainatzen zaren ibaiaren pare, eta kanta bakoitzak badu bere unea.

Ruper Ordorikaren Amour eta toujours-ekin horrelako zerbait pasa zait. Logelan eguzki epela sartzen zen neguko egun... [+]


Zerutik gertu

Uda hondarreko igandea, bazkalosteko alferkeria, iluntzerako aurreikusiriko plana kili-kolo… Eta Ruperren kontzertua Lizoainen, baina sarrerarik ez. Dena den, joanda ere galtzeko baino, gehiago genuen irabazteko edozein kasutan; kontzertua ez bazen, herria ezagutu, paseoa... [+]


Eguneraketa berriak daude