Hegoafrika eta fantasma mexikarra

  • Hegoafrikarren haserrea eta Afrikako Kongresu Nazionalaren Gobernua kontrola galtzen ari dela erakusten du Marikanako meatzarien altxamenduak John Carlinen ustez. Asteburuan izango dira ehorzketak eta tentsio soziala eta ezinegona herrialde osoan zabaltzen ari direla dio Sudáfrica y el fantasma mexicano artikuluan, El Paísen. Zenbait pasarte hautatu eta euskaratu ditugu.


2012ko abuztuaren 24an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Sumina nagusitzen ari da Hegoafrika osoan klase politikoaren aurka.

"Tentsioa Hegoafrika osora zabaltzen ari da. Marikana ez da gatazka lokala, ez da aberrazio tragiko bat. Pandoraren kaxa ireki da eta jokoan dagoena bakea da, 1994an Nelson Mandelak presidentetza hartu zuenetik egindako lorpenik handiena. Mandelaren oinordekoek Afrikako Kongresu Nazionalean (ANC) kontrola eta sinesgarritasuna galdu dute; istiluak herrialde osora zabaltzeko arriskua gora doa".

(...)

"Marikanako altxamendua herrialdeko gune beltzetan urte honetan izandako milaka istiluetan dramatikoena da, eta herritar beltzek boterean den klasearen aurkako frustrazio eta sumina irudikatzen du. Kasu zehatz honetan, meatzarien frustrazioa sortu zen, ikusi zutenean konplizitatea sortu zela platino meategiaren jabe den Lonmin enpresa britainiarraren eta bizitza guztian ordezkatu zituen Meatzarien Sindikatu Nazionalaren artean (NUM). Meatzariek erabaki zuten NUMek, herrialdeko sindikaturik handienak, beren interesak defendatzeari utzi ziola, eta Amcu sortu zen, plan estrategikorik edo ideologia definiturik gabeko erakundea, baina meatzarien sentimenduak hobeto adierazten dituena. Poliziak Amcuko meatzarien aurka egin zuen tiro".

(...)

"Meatzarien suminak ekintza biolentoak eta bi polizia matxeteekin kolpeka hil izana ekarri du. Baina hau ez dator soilik pentsatzen dutelako soldata miserableak kobratzen dituztela. Agintari sindikalak ikusten dituzte, nolabait esateko, erregeen pare bizitzen. NUMeko presidenteak 25 aldiz gehiago irabazten du Amcu-rekin bat egin zuten meatzariek baino. Sarraskiaren ondoren Marikanako meategian agertu zenean, ezin izan zuen garraiatzen zuen polizia autotik atera, hilko zuten beldurrez".

(...)

"Gertatu dena da, NUM bezala, duela 20 eta 30 urte apartheidaren aurkako borrokaren abangoardian egon ziren sindikatuak, ANCren Gobernua bezala, burgestu egin direla, eta herritarrekin harremana galdu dute".

(...)

"Mexikon PRIren urrezko garaietan bezala, hauteskunde orokorrak esanahirik gabekoak dira ANCko agintaritza hautatzeko egiten diren barne hauteskundeekin konparatuz gero, eta hor erabakitzen da etorkizuneko presidenteen eta ministroen izaera. Enpresari beltz aberats berri, politikari eta sindikalista talde txiki batek boterea zentralizatzen dute".

(...)

"Bada soluziorik? Bai. Lehenengo egungo altxamendua kudeatzeko inteligentzia politikoa izan behar du ANCk, jendearekin berriz konektatu behar du, konbentzitzeko hitzak erabili behar ditu eta ez balak. Bigarrenik –eta hau gabe aurrekoa soluzio kosmetiko hutsa izango da–, ANCk bere oinarrizko printzipioetara itzuli behar du eta gogoratu Mandelak kartzelatik atera zenean esan zuen bezala, alderdiaren ordezkariak 'herriaren zerbitzariak' direla".

Iturria: El Paísen: Sudáfrica y el fantasma mexicano.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hegoafrika
Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


2022-03-21 | ARGIA
Amazonen Hegoafrikako egoitzaren obrak geldiarazi dituzte, indigenen eskaerak aintzat hartu ez direlako

Patricia Goliath epaile hegoafrikarrak  eman du agindua Amazon konpainia Lurmutur Hirian eraikitzen ari zen egoitza eta biltegiaren obrak geldiarazteko, khoisan komunitate indigenen aldarrikapenak aintzat hartu ez direlako. Salatu dutenez, Amazon "lur sakratuetan"... [+]


Omikron leherketa: pandemiaren amaiera urrunago edo gertuago?

Covid aldaera azkar zabaldu da mundu osoan Hegoafrikan azaroan atzeman zenetik, eta estuasunean jarri du beste behin herrialde gehienetako osasungintza, kasu honetan batez ere lehen arreta –Euskal Herrian 40.000 positibo zenbatu dira astebetean–. Aitzitik, hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude