Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Haserrea eragin du Grezian sei eguneko lan astearen proposamenak

2012-09-04
alde 0    kontra 0
Langabeak Atenasko kaleetan.0

Europako Batasunak Greziako Gobernuari lan munduko hainbat proposamen egin dizkio, horien artean langileek astean jai egun bakarra izatea bi beharrean, Greziako egunkari batzuek argitaratu dutenez. Ustez troikak egindako proposamena filtratu zuten egunkariek, kalean eztabaida piztuz. Sindikatuek esan dute ez dutela neurria onartuko.

Greziako Gobernuak ezta Europar Batasunak ere ez dute baieztatu proposamena. Sindikatuek gaia "onartezintzat" jo dute eta diotenez, horrek "hainbat hamarkada atzera egitea ekarriko luke konkista sozialen arloan". Zehazki, sindikatuak egun hauetan Gobernuarekin negoziatzen ari dira, honek egingo dituen murrizketak defizit mugan sartzeko.

Orain zenbait aste, Troikak Grezian proposatzen zituen neurrien artean zegoela langileen udako oporrak lau astetik hirura murriztea.

Informazio gehiago Greek reporter webgunean, ingelesez.

Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys