Harry Potterren azken liburua portugesera eta gaztelerara itzuli dute hainbat internautek
2007-07-25

handitu txikitu
Harry Potter

Joan den ostiralean (uztailak 20) jarri zen salgai mundu osoko liburu-dendetan J.K.Rowling idazle ospetsuak Harry Potter magoari buruz idatzitako zazpigarren eta azken eleberria. "Harry Potter and the Deathly Hallows" oraingoz ingelesez bakarrik argitaratu dute. Hala ere,  Brasilgo eta Espainiako hainbat internautek, talde lanean arituz , eleberria osatzen duten 697 orrialdeak portugesera eta gaztelerara itzuli eta sarean zintzilikatu dituzte. Portugesezko itzulpen "ofiziala" azaroan argitaratuko da eta gaztelerazkoa 2008. urte hasierarako espero da. Gaztelerazkoa itzulpena Spanish Hallows blogean irakur daiteke eta portugesezkoa  "El Portal de las tres escobas" ('Hiru erratzen ataria') gunean zintzilikatu zuten astearterako (uztailak 24), baina gaur gune hori ez dabil, ez dakigu zergatik. Euskarazko itzulpena noiz argitaratuko den oraindik ez dakitela adierazi du Harry Potterren lehen bost eleberriak euskarara itzuli dituen Iñaki Mendigurenek. Seigarren eleberria urrian izango dugu euskaraz.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
  • Iruzkina idatzi
  • Inprimatu
  • Lagun bati bidali
Partekatu Albistea Bildura bidali delicious-era bidali zabaldura bidali twitterera bidali facebookera bidali

Albiste honi erantzun

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   
Larrun
"Eredu ekonomikoari bira eman ahal zaio?"
Denda
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Argiaren urteurreneko Zumetaren lamina
Salneurria: 160€
Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia