Hamas su-etena aldarrikatzeko prest, Israelek "bere krimenak" eteten baditu

  • Hamas Palestinako mugimendu islamiarrak adierazi du azken egunetako borrokak eteteko "konpromisoa" hartzen duela, baldin eta Israelek "bere krimenak" eteteko konpromisoa hartzen badu. Igandeaz geroztik borroka gogorrak izan dira bi aldeen artean. Israelen erasoen ondorioz zortzi palestinar hil dira.


2012ko ekainaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Israelek atzo Palestinan eragindako atentatu batean kiskalitako bi autoak.

Bestalde, palestinarrek azken hiru egunetan 85 bat kohete jaurti dituzte Gazatik Israelera. Horietako batek mugako lau guardia zauritu zituen astearte gauean.

Hamaseko Ezzedin Al Qassam brigadek esan dutenez, Egipto "ahalegin handia" egiten ari da Palestinaren aurkako erasoak gelditzeko, eta horregatik hartu dute erresistentziako kide guztiek borrokak eteteko konpromisoa.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


"Sionistek palestinarrak erreserba batzuetan edo beren lurretatik kanpo nahi dituzte"

Maulen eta Baionan egon berri da Pierre Stambul, Palestinaren alde dabiltzan kolektiboek gomitaturik. Judu laikoa eta nazien genozidioa hurbiletik ezaguturikoa da, bere amaren alde guztia deuseztatu zutelako. Erresistente komunistak zituen gurasoak, aita Manouchian talde... [+]


2024-04-11 | ARGIA
Iran eta aliatuen partetik Israelen aurkako "berehalako eraso masibo batez" ohartarazi dute AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Mediku israeldarraren salaketa:
"Ospitalean preso palestinarrak esku eta hankak lotuta eta begiak estalita dituzte egun osoan"

Israelgo mediku batek akusazio larriak egin ditu bertako gerra ospitale batean palestinarrei ematen dieten tratua dela eta: hanka eta eskuak esposatuta dituzte, anputazioak jasaten dituzte, pixoihaletan egiten dituzte haien eginkariak, eta lastotxo batekin elikatzen dituzte.


Eguneraketa berriak daude