Konrado Mugertza Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariak ohartarazi duenez, gauzak bere horretan jarraitzen badute 2020. urterako eskariari aurre egiteko irakasleak faltako dira. Hurrengo urteetan erretiroa hartuko duen irakasle kopuru handiak eta hazkunde demografikoak –jaiotza-tasa hazi egin da eta geroz eta etorkin gehiago daude– eragingo dute hutsune hori. Mugertzak "azterketa sakon bat" egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari.