Sei bat lehergailuk egin dute eztanda goizaldean Korsikako hainbat supermerkatutan eta kalte material handiak eragin dituzte. Supermerkatuak itxita zeuden eta ez da zauriturik izan. Poliziaren arabera Korsikako talde independentista izan da atentatua egin duena.
Bonbak supermerkatuen sarreretan zeuden jarrita eta guztiek aldi berean egin dute eztanda. Poliziak azaldu du hiru bonbak Aiacciu herriko hiru supermerkatutan egin dutela eztanda eta beste banak Alistro, Bastia eta Saint-Florient herrietan zeuden merkataritza kate handietan.
Poliziaren arabera, talde independentista batek egin du eraso, FLNC Korsika Askatzeko Fronte Nazionaletik bereizitako taldeak. Duela aste batzuk ezagutarazi zen taldea eta Korsikako egoera ekonomikoa salatzen du. Azken eraso honetaz gain, etekin ekonomiko ugari lortzen dituzten enpresa handien kontra ere egin izan ditu ekintzak.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.