HABEko zuzendari nagusi Joseba Erkiziak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak emandako datuen arabera, 40.000 ikasle baino gehiago ariko dira ikasturte berrian HABEk homologaturiko euskaltegietan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 107 euskaltegi daude sare horretan: 39 udal euskaltegi, 60 pribatu eta autoikaskuntzako 8 zentro. HABEren titulazioak aurrenekoz egongo dira guztiz homologatuak 2008-2009 ikasturtean. Hala, euskarazko agiriak elkarren artean baliokideak izango dira.
© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403