Guggenheim, Balentziaga, Artium...
2009-12-17

handitu txikitu

Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak Urdaibaiko Guggenheim museoaren inguruko azalpenak eman zituen atzo Legebiltzarrean. Atzo genioen moduan, Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusiak Urdaibain eraiki nahi duten Guggenheim museoaren bideragarritasuna defendatu du New Yorken. Aipatu genuen Eusko Jaurlaritzak esan izan duela Sukarrietako Guggenheim berria ez dela bere lehentasunen artean sartzen, baina proiektua aztertzen ari omen dela. Bada, Urgellek proiektuaren gaineko "zalantzak" agerian utzi zituen atzo berriro. Hilaren 22an Guggenheimeko, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Bilbon bilduko dira, eta orduan jakingo dugu zehazkiago bakoitzaren asmoak zeintzuk diren.

Bestalde, Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako Kultura diputatuak Getariako Balentziaga museoa izan zuen hizpide. Adierazi zuen obrak 2010eko martxoan amaituko dituztela, baina museo-proiektua (edukiak-eta) zehaztu arte ez dutela inauguratuko. Aranburuk esan zuen eraikinaren gastuak ez direla 21 milioi eurotik pasako. Hasiera batean, 6 milioi euroko aurrekontua onartu zuten.

Gasteizko Artium museoaren inguruko azalpenak Lorena Lopez de Lacalle Arabako Kultura diputatuak eta Daniel Castillejo museoko zuzendariak eman zituzten. Krisia dela-eta, Artiumek bost milioi euroko aurrekontua izango du 2010ean, aurten baino %9 gutxiago. Museoaren egitaraua Miguel Angel Gaueka artista bilbotarraren Deals, Shapes and Void erakusketak zabalduko du urtarrilaren 29an.

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia