Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Groenlandia sekula baino gehiago urtu da

2012-07-25
alde 0    kontra 0
Ezkerrean izotz geruza uztailaren 8an eta eskuinean geruza urtuta uztailaren 12an.

Groenlandia ia osoa (%97) estaltzen duen izotz geruza lau egunetan urtu da bero masa batek erasanda, NASAko zientzialariek jakinarazi dutenez. Ezohiko gertaera honen aurrean, hasiera batean neurketa-sistemaren akats bat zela pentsatu zuten ikerlariek, inoiz horrelako datuak jaso gabe zeudelako. Beste urteetako datuen arabera udan izotz kapa osoaren erdia urtzen da.

Duela bi aste sateliteek jasotako datuetan oinarrituta, NASAko zientzialariek adierazi dute urtze prozesua azkarra izan dela. Uztailaren 8an sateliteek bidalitako datuen arabera izotz kaparen %40 soilik zegoen urtuta eta lau egunen buruan ia kapa osoa urtu zen, bai itsasertzeko geruzarik meheenak, baita bi kilometroko sakonera daukatenak ere.

Ikerlariek oraindik ez dute adierazi fenomeno honen eraginez itsasoaren maila igoko ote den. Itsasertzean urtzen den izotza berriz izoztea ezinezkoa da, zatirik handiena ozeanoan gelditzen delako; baina maila altuetan urtutako izotz plakak gehienetan berriro izozten dira leku berean.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: El País | Abc | Berria | nortedigital.mx
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2368
 
azala2367

2369 zenbakia.
2013ko maiatzaren 19a
AZALA PDF-n


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys