Grezian bi eguneko greba egiten ari dira azken murrizketen kontra

  • 48 orduko greba deitu dute Greziako bi sindikatu nagusiek, parlamentariek bihar erreforma eta murrizketa gehiagoren aldeko botoa emango dutelako. Protestak espero dituzte parlamentuaren inguruetan eta herrialdeko hiri nagusietan (Atenas eta Tesalonika) garraio publikoak ez du funtzionatuko.


2012ko azaroaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
48 orduko greba iragartzeko afixa Atenasen.

Guztira 13.500 milioi euroko murrizketak onartuko ditu bihar parlamentuak. Troikak (Europako Banku Zentrala, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Batzordea) herrialdearen zorra finantzatzearen truke ezarritako baldintzen artean sartzen dira mozketa horiek.

Antonis Samaras kontserbadorearen koalizio gobernuak neurri horiek onartzeko nahikoa babes izango dela aurreikusten den arren, atzo ezustean harrapatu zuen bere exekutiboko partaide den Antonis Roupakiotis Justizia Ministroak, neurri-sorta sinatzeari uko egin baitzion.

DIMAR alderdi sozialdemokratako kidea da Roupakiotis eta erakunde horretako komite zentrala atzo bildu zen biharko bozketaren inguruko jarrera zehazteko; azkenik, DIMAReko 16 parlamentariek abstentzioaren aldeko jarrera hartuko dute, Samarasen Gobernuari neurriak onartzea erraztuz eta alderdi barruko tentsioak baretuz.

Biharko neurri sorta horren ondoren, Demokrazia Berria alderdiak gidatutako gobernuak igandean Estatuko aurrekontuak onartu beharko ditu. Bi hesi horiek gainditzen baditu, datorren astelehenean jasoko du Europaren hurrengo diru-laguntza: 31.500 milioi euro.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Grezia
Nabigazioaren historiaren argazkia

2019an, Greziako Kasos uharteko uretan, ikerlan bat abiatu zuten Ikerketa Helenikoen Fundazio Nazionalak eta Greziako Kultura Ministerioak. Lanaren emaitza berriki jakinarazi dute: guztira, hainbat garaitako hamar ontzi-hondar aurkitu dituzte. Zaharrenak 5.000 urte inguru ditu... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Sexu bereko pertsonen arteko ezkontza onartu du Greziak

Berdinen arteko ezkontza legeztatzen duen lehenengo herrialde kristau ortodoxoa da.


Oxala

Ez naiz Greziako Lesbosetik itzuli zaharra. Bertan, Mitilene-n, Zaporeak Elkarte euskaldunak 2.700  asilo eskatzaile ingururi egunean otordu bat eskaintzen die: arroza eta potajea, pita ogia eta fruta ale bana. Duintasunaren muga, 150 gramo errazioko. Arazoa da Kara-Tepeko... [+]


2023-09-26 | Gedar
78 orduko lan astea legeztatu dute Grezian

Egunean hamahiru ordurainoko lanaldiak eta sei eguneko lan asteak; alegia, 78 ordurainoko lan asteak. Horiexek dira Greziako Gobernuak, azken lan erreformaren barruan, legeztatu dituen gehienezko lan orduak. Aurreko ostiralean onartu zuten Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak... [+]


Eguneraketa berriak daude