Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Prentsa askatasuna auzitan Grezian, telebista publikoko bi kazetari ere kendu ostean

2012-10-30
alde 0    kontra 0
Katsumi eta Arvanitis, ERT kateko goizeko saioan.

Grezian prentsa askatasuna "inoizko erasorik bortitzenak" jasaten ari dela salatu dute herrialdeko kazetariek, eta protestak deitu dituzte. ERT Greziako telebista publikoan goizetan saioa egiten zuten bi aurkezleak, Marilena Katsumi eta Kostas Arvanitis, kendu egin dituzte, Ordena Publikoko ministro Nikos Dendiasen jokabidea auzitan jartzeagatik. Kaleratze hauek 2.000 iruzurgile fiskalen izenak argitaratu zituen beste kazetari bat atxilotu izanari gehitu behar zaio.

Gobernuaren eta kazetarien arteko krisia bizi dute Grezian. Dimitris Trimis Atenasko egunkari editoreen elkarteko buruaren esanetan, "Gobernua ez da seguru sentitzen. Iruditzen zaio bere politikei buruz gizartea konbentzitzeko duen modu bakarra dela hedabideen manipulazioaren bidez, hedabideak mehatxatuz". Telebista publikoan bakarrik ez, hedabide pribatuetan ere soldata murrizketak eta kaleratzeak izan direla gogoratu du Trimisek, eta egoerak erraztu egin duela kazetariak manipulatzea, gobernuaren eta elite ekonomikoaren interesen mesedetan.

Kazetari greziarrek prentsa askatasunaren aurkako ekintza gisa ikusi dute baita ere Costas Vaxenvanis-en atxiloketa. Joan den igandean atxilotu zuten, ustez iruzur fiskala egiten duten 2.000 laguneko zerrenda argitaratzeagatik. Suitzako bankuetan kontuak dauzkaten greziarren izenak jasotzen ditu zerrendak, eta bi urteko kartzela eskaerari egin beharko dio aurre kazetariak.

"Iritzi publikokoa den nire lana besterik ez dut egin, kazetari batek argitaratu du denak ezkutatzen saiatzen ari diren egia bat", erantzun zion epaileari.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: The Guardian
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys