Greba orokorrak sostengu zabala jaso du eta lehen protestak hasi dira

  • Bihar euskal gehiengo sindikalak pentsioen erreformaren kontra Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorrak atxikimendu zabala lortu du enpresa, administrazio eta elkarteen artean. Bestalde, dagoeneko hasi dira lehen protestak pentsioen erreformaren kontra. Hala, LAB sindikatuak hiru bankutako egoitzak okupatu zituen atzo. Horrez gain, langabetuak eta herri mugimenduetako kideak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egoitzaren aurrean bildu ziren eta pankarta erraldoia zabaldu zuten.

    ARGIAko langileok bat egin dugu greba deialdiarekin eta bihar jarraipen berezia egingo diogu webgunean.


2011ko urtarrilaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
LABek zenbait banku okupatu zituen atzo

700 enpresa komitek eman die babesa jadanik grebari; tartean dira CAF, Gasteizko Udala, Arabako eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Carrefour, Petronor, Metro Bilbao, Sidenor, Niessen, Sunsundegui, Aceralia, Tubos Reunidos... Horrez gain, Alternatiba, EA, ezker abertzaleak eta Aralarrek ere deia egin dute greba egiteko, baita hamaika kolektibo eta izaera ezberdineko elkartek ere: pentsionista eta jubilatuen asoziazioak, gazte taldeak, merkatari elkarteak, ikasleak... Bestetik U-27ko greba eta mobilizazioek Munduko Sindikatuen Federazioaren babesa jaso du, bai eta 29 naziotako beste 60 sindikatuena ere.

Atzo onartu zituzten Espainiako Kongresuan Toledoko Itunak pentsioen inguruan egindako gomendioak, PSOE, CIU eta EAJren bozkei esker. Tramite horren ondoren Espainiako Gobernuak ostiralean onartuko du erreforma. Horren harira, ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek prentsaurrean agertu zutenez hartutako neurriak “eraso basatia” dira herritarren kontra, batez ere baldintza prekarioenetan bizi direnentzat, eta murrizketa handiak ekarriko dizkie etorkizuneko pentsionistei. Sindikatuek dei egin die alderdiei Espainiako Gobernuaren erreforma hori ez babesteko, eta bereziki EAJ seinalatu dute: “Herritarrek hala eskatzen diotelako, ezin du utzi, bere abstentzioarekin, erreforma aurrera ateratzen”.


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude