Greba Nafarroan, Osasunbideko lehen arreta eta larrialdi zerbitzuetako erreformen aurka

  • Osasunbideko lehen arreta eta larrialdi zerbitzuetan aldaketak egin nahi ditu Nafarroako Gobernuak. Erreforma hitzak murrizketa ezkutatzen duela salatu dute mediku eta erizainek, eta larrialdietako guardia presentzialak ezabatuz, landa-eremukoak kaltetzen dituela kexatu dira Pirinioetako herritarrak. Aipatu neurriekin oinarrizko laguntzaren kalitateak txarrera egingo lukeela salatzeko, hiru greba egingo dituzte sendagile eta erizainek: abenduaren 11n lehenengoa, 17an bigarrena eta 21ean bestea.


2012ko azaroaren 21an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Nafarroan aurten kalitatezko osasun publiko unibertsal eta doakoaren alde egin diren elkarretaratze ugarietako bat, Iruñean. (Argazkia: Lander Fernandez Arroiabe / Argazki Press)

Joaquín Grau Tasa Tafallako larrialdietako mediku eta Zangozako Osasun, Ingurumen eta Gizarte Gaietako zinegotziak ARGIAri azaldu dion moduan, "erreformak, makina bat aldaketaren artean, egin nahi duena da Nafarroan dauden 45 Etengabeko Arreta Guneetatik –non presentzia fisikoa bermatua dagoen gaur egun–  20 gune baino gehiagotan asmatu duten sistema berria ezarri: Arreta Azkarrerako Sistema. Alegia, lantokiaz kanpoko guardia bilakatu ditu zerbitzu presentzial eta egonkorrak. Zer esan nahi duen horrek? 15:00etatik goizeko 8:00ak arte ez duela mediku eta erizainik egon beharrik zentro horietan".

Larrialdi egoeratan horrek nola eragingo duen galdetzean, Grau Tasak dio bere ustez administrazioak pentsatzen duela mediku eta erizainek zentroan egingo dituztela guardia hauek ere, berez lantokiaz kanpokoak izan arren: "Hor dago amarrua, guardia presentzialak lantokiaz kanpoko bilakatuz dirua aurrezten dutelako, gutxiago ordaintzen baitira. Arauak ere asmatu dituzte: osasun zentrotik hamar minutu baino gehiagora ezin dute egon profesionalek, esaterako". Praktikan, abisua jaso eta etxean egonez gero, larrialdira iristeko denbora gehiago beharko dela dio, "zentrotik ziztu bizian atera beharrean norbere etxean egonda ados jarri behar dutelako medikuak eta erizainak elkartzeko, garraiatu beharreko materiala ere ugaria eta pisutsua da eta erabaki behar da nork eramango duen materiala edota autoan gordeta egon behar duen… dena da konplexuagoa eta estrategikoki ez da eraginkorra". Bere hitzetan, denbora, larrialdi egoeretan "funtsezkoa" da. "Baina zer egin du erreformak horren inguruan? Abisua jaso eta leku horretara iristeko denbora 20 minututik 30 minutura aldatu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasunbidea
Euskal ospitaletan elikadura sistema iraunkorrak garatzeko txinpartaren bila

Kontratazio publikoa tresna baliotsua da erakunde publikoen berrikuntza-politikarako. Elikagai jasangarrien erosketa publikoak egungo ekoizpen- eta kontsumo-ereduak aldatzeko gaitasuna du. Ospitaleak ere funtsezkoak dira horretan. Renascence ikerketak osasun-zerbitzuetan... [+]


Lehen Mailako Arreta, "kolapsora" bidean

Nafarroako Osasun Plataformak salatu du osasun sistema publikoa gainbeheran dagoela eta pribatizatzen ari dela.


Larrialdiak: itxaronaldi luzeak, baina arreta ona

Jendez lepo egoten direnez larrialdiak, lau ordu inguruko itxaronaldiak daude “larrialdi gutxiko” egoeretan.


Umetoki lepoko minbizia garaiz hautemateko auto-harraldia sustatzen ari da Osasunbidea

Urtarriletik hona ia 13.500 pertsonek egin dute proba Nafarroan, eta proba egin dutenen %95ak etxean egin du.


2023-09-26 | Leire Artola Arin
Osasun sistema publikoaren defentsan manifestatzera deitu dute azaroaren 11n

Bilbon, Donostian eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak osasungintza publikoaren aldeko herri plataformek. Salatu dute itxaron zerrendak murrizteko jendea klinika pribatuetara bideratzea “negozio biribila” dela gobernuentzat, pribatizazioa bultzatzen ari... [+]


Eguneraketa berriak daude