Google Drive, sareko metaketa zerbitzu berria

  • Google interneteko bilatzaile erraldoia sareko metaketa zerbitzu berria eskaintzen hasi zen atzo, Google Drive izenarekin. Dropbox, Skydrive, Amazon Cloud Drive edo Apple-ek eskeintzen dituzten erraminten antzekoa da, gure artxiboak 'hodeian' metatzeko txokoa, alegia. Doako zerbitzua izango da 5 Gb-eko edukirarte eta hortik aurrera ordainpeko sistema aplikatuko da, tarifa ezberdinekin.


2012ko apirilaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Google Drive-ek doako metaketa zerbitzua eskeintzen du 5 Gb arte.

Gauzak horrela, Googlek zabaltzen jarraitzen du interneteko alor guztietan presente egon nahian. Zerbitzu mota honetan dagoeneko eskaintza zabala dagoela jakinda, bilatzaile kaliforniarrak prezio politika lehiakorra jarri du martxan. Edukiera 25 Gb-era handitzeak 2,49 dolar balio ditu hilean, 100 Gb-era handitzeak 4,99 eta Tb bat (1024 Gb) 48,99 dolarretara eskaintzen da.

Google Drive interneterako sarbidea duen edozein dispositibotatik erabili daiteke, Android eta Apple-en gailuetan barne.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Apple
2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


1.800 milioi euroko isuna ezarri dio Europak Appleri

Europako Batzordearen ustez, konpainiak bere nagusitasunaz abusatu du, Spotify moduko lehiakideei Apple Storeren "ekosistematik" kanpo dauden harpidetza-aukera merkeagoen berri ematea edo errekarguak aplikatzea eragozten dielako.


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


2021-12-13 | Sustatu
Plataformek onartu egin dituzte Frantziako ikus-entzunezko agintaritzaren baldintzak

Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]


Eguneraketa berriak daude