Google bilatzaileak Gmail posta zerbitzuko informazioa erakutsiko du (pantailaren eskuinaldean) ohiko emaitzekin batera. Modu honetan informazio zehatzagoa eskaini nahi die Google-ek bere bezeroei, pribatutasunak zalantzak sortzen dituen arren.
Asteazkenean jarri zen martxan gehigarri hau eta Gmail-eko kontua ingelesez duten erabiltzaileek frogatu ahal izango dute oraingoz. Gmail-eko kontua guztira 425 milioi lagunek dute, eta azken berrikuntza hau frobatzeko miloi bat boluntariok izango dute aukera. Bilaketa formula berriarekin ados ez dagoenak nahikoa izango du bere kontuko saioa ixtearekin.
Esaterako, norbaitek "Amazon" bilatzen badu Google-en, Amazonek Gmail kontura bere bezeroei bidalitako informazioa erakutsiko du Google-ek eskuinaldean.
Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.