Gomazko pilotak debekatzeko proposamena atzera bota dute PSEk, PPk eta UPyDk

  • Eusko Alkartasunak ez-legezko proposamena aurkeztu zuen atzo Gasteizko Legebiltzarrean, Ertzaintzak gomazko pilotak erabiltzea debekatzeko eskatuz. Atzera bota zuten egitasmoa PSEren, PPren eta UPyDren botuek, EA, Aralar, EAJ eta Ezker Anitza alde agertu ziren arren. Horren ordez, alderdi PSEk, PPk eta UPyDk horrelako materialen erabilera "mugatzearen" aldeko proposamena atera zuten aurrera. Apirilean Rodolfo Aresek iragarri zuen 2013ko urtarrilerako gomazko piloten debekatuko zituztela, salbuespeneko egoeretan izan ezik.


2012ko ekainaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Ertzain bat, gomazko pilotak jaurtitzeko arma eskuetan duela

Mikel Unzalu PSEko legebiltzarkideak "historia hurbila" ekarri zuen gogora erabakia azaltzeko eta gaineratu zuen "edozein egunetan" ager daitekeela kale borroka berriro. Hori gertatuko balitz "berehalako errepresioa" beharrezkoa dela azpimarratu zuen Unzaluk "herritarrek espazio publikoetan ibiltzeko daukaten eskubidea berehala berrezartzeko".

Gaur Rodolfo Ares Barne Sailburuak egingo duen agerraldiaren aurrekaria izan zen atzoko eztabaida. Iñigo Cabacasen hilketari buruz jardungo du Aresek Legebiltzarreko kontrol saioan. Ia hilabete atzeratu du agerraldia Aresek, maiatzaren 18an hitz egitekoa baitzen gai horren inguruan Barne Saila egiten ari den ikerketaz, baina Memoria eta Elkarbizitzari buruzko Kongresuarekin bat egiten zuela argudiatuta gaur arte iraun du azalpenik eman gabe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inigo Cabacas auzia
2022-04-11 | ARGIA
10. urteurren ekitaldian
Iñigo Cabacasen gurasoak: “Ez dugu epaitegian irabazi, baina bai kalean”

Omenaldia egin diote Iñigo Cabacasi, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean. Iñigo Cabacas Lizeranzu plaza izendatu dute Ertzaintzaren pilotakada batek hil zuen kantoia. Antolatzaileek eta gurasoek herritarren babesa eskertu dute, eta erakundeen... [+]


2022-04-06 | ARGIA
Hamar urte bete dira Ertzaintzak Iñigo Cabacas zauritu zuenetik, eta larunbatean omenaldia egingo diote

Apirilaren 5ean hamar urte bete dira Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas larriki zauritu zuenetik. Apirilaren 9an, ostera, Cabacasen heriotzaren hamargarren urteurrena beteko da, pilotakadaren ondorioz hil egin baitzen gaztea. Data seinalatu... [+]


2022-01-19 | Leire Artola Arin
Iñigo Cabacasen gurasoek Erkorekari galdegin diote ea ez duten aitortzarik merezi

Abenduaren 15ean Ertzaintzak artxibatu egin zuen Cabacasen hilketari buruzko barne ikerketa, eta gurasoek gutun batean adierazi dute “harridura eta atsekabea” eragin ziela erabakiak. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari leporatu diote euren samina... [+]


2021-12-16 | Jon Torner Zabala
Cabacas auzia: Barne ikerketa artxibatu du Ertzaintzak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak azaldu duenez, sei auzipetuei ezin zaie ardura diziplinariorik eskatu, haietako bost (Juan José de Pablo 'Ugarteko' ertzainburua tartean) jada ez direlako funtzionarioak, eta seigarrenak, tiro egiteko agindua... [+]


2021-04-20 | ARGIA
Cabacas auzian kondenatutako ertzainari kartzela zigorra bertan behera utzi dio auzitegiak

Bizkaiko Auzitegiak erabaki du bi urtez bertan behera uztea Iñigo Cabacas hiltzea kondenatutako Ertzaintzako agenteari ezarritako bi urteko kartzela zigorraren gauzatzea. Ebazpenaren arabera, espetxe zigorra betearaziko diote, baldin eta Juan Jose de Pablo ertzain... [+]


Eguneraketa berriak daude