Iñaki Goioaga: "Presidente jauna, ehunka lagunek sufritu dute tortura"

  • Amaiurreko Iñaki Goioagak torturen inguruan egindako galderei erantzuteko, Torturaren Prebentziorako Batzordeari (ECPT) emandako argudio berak eskaini zituen atzo Senatuan Mariano Rajoy Espainiako presidenteak: “Espainian pertsona guztien eskubideak eta askatasunak bermatzen dira”.


2013ko maiatzaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Goioagak buru egin zion, eta gogora ekarri zizkion ECPTren txostenaren ondorioak, Estrasburgoko azken urteetako epaiak eta polizia egoitzetan hildakoen izenak.: "Hainbeste hitz egiten den 'zoru etikoak' ezin du bortxaketen ohe bat izan", esan zuen senatariak. Mariano Rajoyk eztabaida amaitu zuen "beste behin" ETAri desegiteko eskatuz.

ECTPk berriki publiko egindako txostenean salatu du arazoak izan dituela polizia-etxeak ikuskatzeko; era berean tratu txarrak saihesteko Espainiako Justiziaren “bermeak” zalantzan jarri ditu, eta guardia zibilek 2011k Beatriz Etxeberria bortxatu zuteneko kasua aipatzen du zehazki.

Euskal Memoria fundazioaren arabera azken 50 urteotan 9.000 lagunek baino gehiagok jasan dituzte torturak. Argiak 1976an Anparo Arangoari egindako torturez testigantzak eta datuak argitaratuko ditu aurki. Arangoaren kasua oso ezagun egin zen tortura zantzuak erakusten zituzten argazkiengatik. Euskal Herrian torturatzen zela frogatzeko dokumentu grafiko bakarra izan zen urte askoan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude