Lourdes Goicoecheak gezurra esan zuen bere influentzia trafikoak ikertzen ari den Nafarroako Parlamentuko batzordean, Aritz Intxustak Naiz-en argitaratu duenez.
Kazetariak sareratu duen dokumentu baten arabera kontseilariak postu publikoa onartu ostean Talleres Ezquerra Seamers enpresako kontuak sinatu zituen, bateraezintasun legea urratuz.
2011ko uztailaren 5ean izan zen, kargu publikoa hartu eta hiru egunera. Merkataritza erregistroaren arabera, Goicoecheak ez zuen enpresa utzi 2011ko urriaren 17ra arte.
Ikerketa batzordean gezurretan
Goicoecheak orain arte eman duen bertsioaren arabera, Nafarroako Gobernuko Ingurumen kontseilari kargua hartu aurretik enpresa pribatuetan zeukan parte hartze oro bertan behera utzia zuen. Ezagutarazi diren dokumentuek, ordea, kontrakoa erakusten dute.
Gainera, Maiorga Ramirez Bilduko parlamentariak gai horren inguruan galdetu zion orain Nafarroako Ekonomia kontseilaria den Goicoecheari eta ukatu egin zuen enpresa pribatu bateko administrazio kontseiluko parte zenik.
Roberto Jimenez badoa PSNko buruzagitzatik eta zergatik azaldu nahi du. EFE agentziari egindako adierazpenetan, Yolanda Barcinaren aurkako otsaileko zentsura mozio ustela jo du kausa nagusitzat.
Politikari guztien artean bada oso sustraitua dagoen jarrera bera: ez dimititzea.
Nafarroako Gobernuko presidentea Goicoechea auziko ikerketa batzordea ondorioez ariko da Legebiltzarrean. Batzordeak dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu zion.
PPk eta PSOEk Nafarroako egoeraz duten kezkari buruzko artikulua argitaratu du Manuel Sanchezek ElDiario.es-en. Une honetako egoeraz gain, Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa elkartzeko bide juridikoaz hitz egin du hainbat politikarirekin.