Goicoechea ez da akordatzen, inor gutxik du sinesten

  • Lourdes Goicoechea Nafarroako Ekonomia kontseilariak atzo deklaratu zuen Ogasunean izandako ustezko esku-hartzeen inguruko ikerketa batzordean.


2014ko otsailaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Goicoechearen adierazpenak ez ziren sinesgarriak gertatu gehienentzat (argazkia: Diario de Noticias).

Kontseilariak behin baino gehiagotan errepikatu du ez dituela datak edo eskatutako datuak gogoratzen, hiru ordu eta laurden iraun duen saioan. PSNko Pedro Rasconen arabera, adierazitakoak fiskalari bidaltzeko modukoak dira, nahiko froga bai baitago haren ustez Goicoecheak influentzia-trafikoko delitua egin duela baieztatzeko.

Atzoko saioa Idoia Nieves Ogasuneko zuzendari ohiak egindako salaketak gezurtazen pasa zuen Goicoecheak. Ukatu egin zuen zerga bilketa prozesuan eskua sartzen saiatu izana. Ukatu zuen zergadun batzuei tratu hobea ematen saiatu izana. Ukatu, halaber, dokumentu konfidentzialak eskatu izana. Ukatzearen ukatzez, hilaren 12an onartutako gauzak ere ukatu zituen, Nafarroako Kutxako datuak eskatu zituela adibidez.

Dena ez zuen ezezka esan: Nievesek legez kanpokotzat jo zuen BEZaren itzulketa atzeratzea eta Goicoecheak berriz premiaren arabera hartutako erabakia izan zela esan zuen. Defizit helburua bete ahal izateko egin zutela azaldu zuen kontseilariak.

Atzoko adierazpenak zabalago jaso ditu Joxerra Senar kazetariak Berrian. Saioaren zuzeneko erretransmisioa kontsulta liteke, bestalde, Diario de Noticiasen webgunean.

Goicoecheak 10:00etatik ari da ikerketa batzordean hitz egiten eta 16:00etan Yolanda Barcinaren txanda izango da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Goicoechea auzia
Roberto Jimenez badoa, PSN-n Madrilek agintzen duela adieraziz

Roberto Jimenez badoa PSNko buruzagitzatik eta zergatik azaldu nahi du. EFE agentziari egindako adierazpenetan, Yolanda Barcinaren aurkako otsaileko zentsura mozio ustela jo du kausa nagusitzat.


Politikari, dimititu demontre!

Politikari guztien artean bada oso sustraitua dagoen jarrera bera: ez dimititzea.


2014-03-18 | Iera Aranburu
Barcinak azalpenak emango ditu Parlamentuan ikerketa batzordearen ondorioez

Nafarroako Gobernuko presidentea Goicoechea auziko ikerketa batzordea ondorioez ariko da Legebiltzarrean. Batzordeak dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu zion.


Zein litzateke bide juridikoa EAEk eta Nafarroak bat egiteko?

PPk eta PSOEk Nafarroako egoeraz duten kezkari buruzko artikulua argitaratu du Manuel Sanchezek ElDiario.es-en. Une honetako egoeraz gain, Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa elkartzeko bide juridikoaz hitz egin du hainbat politikarirekin.


Eguneraketa berriak daude