Gizarte politiketan ere murrizketak egingo dituela aitortu du Jaurlaritzak

  • EAEn “seguru aski” gizarte prestakuntzetan murrizketak izango direla azaldu du Juan María Aburto Enplegu eta Gizarte Politika sailburuak, nahiz eta ez duen zehaztu zehazki zein arlotan. Ricardo Gatzagaetxebarriak ere aste honetan aurreratu du osasunari eta hezkuntzari “zerbaitek eragin beharko” ziola.


2013ko otsailaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Juan Maria Aburto, Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramailea zenean (Argazkia: eitb.com)

Aburtok bere sailaren ildo nagusiak aurkeztu berri ditu. Lehentasuna enplegua dela adierazi du, eta zeharkako politiken eskumenen transferentzia eskatuko dio Espainako Gobernuari. Iñigo Urkulluk enplegu plan bat aurkeztuko duela jakinarazi du. Gehienbat, gazteei zuzenduta egongo da, eta “autoenplegua eta jarrera ekintzaileak sustatzeak garrantzia handia edukiko du”. Etxebizitzan ere gastua jaitsiko dela aurreratu du. Bere ustez, hobea da horretan aurreztea gizarte prestakuntzetan baino.

Gizarte zerbitzuetan berrordainketak aplikatuko dituztela azaldu du sailburuak. Zehazki non izango diren esan ez badu ere, adinekoen egoitzetan izan daitekeela aipatu du. Dena den, ez omen ditu bi “marra gorri” zeharkatuko: prestaziorik gabe geratzea ordaindu ezin izateagatik, alde batetik, eta botere ekonomiko handiagoa izateagatik gehiago ez edukitzea, bestetik.

Sindikatu eta enpresarien arteko elkarrizketa premiazkoa dela azpimarratu du. Izan ere, milaka langileren eskubideak “pikutara bidaltzeko arriskua” dago. Halaber, beren etxebizitzetatik kaleratuak izan diren pertsonetan arreta jarriko dutela esan du, alokairu soziala bultzatuz, “botere publikoek etxebizitza, eta ez jabetza, bermatu behar baitute”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Murrizketak
Europako Banku Zentralak "erreforma estrukturalak" iragarri ditu, defentsarako gastuei aurre egiteko

Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".


2024ko europa neoliberalak, Schäubleren politika austerizida du ipar

Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Austeritate politikak
Hau 2024 urtea da: ongi etorri Europa neoliberalaren "normaltasunera"

Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]


Sektore publikoan greba: 150.000 langile kalera ateratzera deitu dituzte sindikatuek

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan greba eguna da gaurkoa, ELA, LAB, CCOO, Steilas, SATSE eta ESK sindikatuek deituta. Goizaldean abiatu dira lehen zutabeak eta manifestazioa handienak eguerdian egingo dituzte hiriburuetan.


2023-06-23 | ARGIA
Baliabide nahikoa ez eta gainera murrizketak jasan dituztela salatu du konplexutasun handiko Gasteizko ikastetxe batek

Hizkuntza gabeziari lotutako hezkuntza atzerapenak eta premia handiak dituzte Gasteizko Federico Baraibar institutuko ikasleek. Beti baliabidez urri dabiltzala, baina hurrengo ikasturterako Eusko Jaurlaritzak esleituriko baliabidetan murrizketak izango dituztela salatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude