Piztu Ezazu Argia 970x90

Klase sozialak 'baxua', 'ertaina' eta 'altua' mailaketatik harago zehaztea erabaki dute Erresuma Batuan

Elitetik prekariatura, zazpi klase sozial bereizi dituzte soziologo britainiarrek.

Gizarte-mailaketa "altua", "ertaina" eta "baxua" terminoen arabera egiten duen sailkapena zaharkiturik dagoela iritzita, herritarrak zazpi multzotan banatuko dituen sailkapena aurkeztu du Britainia Handiko Soziologia Elkarteak.

Ikerlariek diotenez, soilik herritarren %39 sar daiteke hiru gizarte-maila tradizionaletan.

Zazpi maila berriak dira: elitea, klase ertain egonkortua, klase ertain teknikoa, langile berri dirudunak, langile klase tradizionala, garapen bidean dauden zerbitzu-langileak eta "prekariatua" izenekoa.

Historikoki, lanpostuaren, aberastasunaren eta hezkuntzaren arabera sailkatu dira herritarrak. Sailkapen berriak hiru dimentsio hartzen ditu aintzat: ekonomikoa, soziala eta kulturala.

Besteak beste, kultur-interesguneak, diru-sarrerak, aurrezkiak, etxebizitzen balioa eta gizarte kapitala neuru dituzte soziologoek. Alegia, norbanakoak ezagutzen dituen pertsona kopurua, eta haien gizarte-maila eta lanpostuak.

Soziologoen arabera, herritar pobreenak biltzen dituen "prekariatu" mailan britainiarren %15 sartzen da.

Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU
azala  
azala2411
 
azala2410

2412 zenbakia.
2014ko apirilaren 20a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys