Giza katea


2014ko ekainaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Ez dakit Katalunian mugaz gaindikotasuna nola lantzen duten, lotura hautsi horiek osatzeko balioko ote duen prozesu politiko berriak, perpyniatarren eskurik ba ote zen giza kate izugarri hartan. Ez dakit hangorik, hemengoaz dakidana da herritarren kemena bereziki mugaz alde batean kontzentratu dela, eta aski berant ohartu garela gu ekimen horren dimentsioaz eta erabakitze eskubideak Iparraldean ere izan zezakeen garrantziaz.

Agian, erritmo politikoak ezberdinak direla oso barneratua dugulako, edo alde bateko dinamikak beste aldera pasatzerakoan halako aduana mental batek gelditzeko agintzen digulako; akats historikoak errepikatzeko ikara. Izango da tartean ez-ezagutze puntu bat ere. Eta baita Iparraldea hauteskunde giro etengabe batean murgildua ibili dela, hasi herriko bozetatik eta Europakoetaraino. Hori dena egia da, baina hala izanik ere uste dut bazuela garrantzia erabakitze eskubidearen mugaz gaindikotasuna lantzeak, eta baduela oraindik ere. Segur aski Iparraldekooi dagokigu kate horri begi bat eranstea, hark ere gu ikus gaitzan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


Eguneraketa berriak daude