Gipuzkoako 39 alkatek Partzuergoari eskatu diote hondakinak errauste plantarik gabe kudeatzeko
2011-12-12

handitu txikitu
Greenpeacen protesta erraustegiaren kontra.
Greenpeacen protesta erraustegiaren kontra.

Gipuzkoako hondakinak errauste planta baten bidez kudeatzearen inguruan azken urteotan sortutako gatazka fase berri batean sartu da egun hauetan. Bi mugimendu nagusi gertatu dira instituzioetan: Bata Batzar Nagusietan; eta bestea, udaletan, mankomunitateetan eta Gipuzkoako Hondakinak partzuergoan gertatu da.

Alde batetik, Batzar Nagusietan, Diputazioan agintean dagoen Bilduk -bere programan errauskailuarentzako moratoria defenditu duenak- aurrekontuak beste inoren laguntzarik gabe onartzeko gutxiengoan dagoenez, EAJrekin lortu du igandean hitzartzea aurrekontuok. Hondakinena baino eremu zabalagoa hartzen du bi alderdion arteko hitzarmenak, seguruenik hurrengo hauteskundeen ondorengo Eusko Legebiltzarrarekin ere zerikusia izan lezakeena; Gipuzkoako errauskailuaren gaian, gaia ingurumen batzordean 2012ko ekainera bitartean aztertzea adostu dute.

Eta bestetik, udaletan, mankomunitateetan eta Gipuzkoako Hondakinak partzuergoan gertatu da mugimendua, eta horren xehetasun batzuk prentsaurrean Juan Carlos Alduntzin diputatuak -Partzuergoko presidente ere badenak- eman ditu. Adierazi duenez, Gipuzkoako biztanleen %60 biltzen dituzten 39 udaletako alkateek eta mankomunitate bateko presidenteak Partzuergoari jakinarazi diote beren hondakinak orain artekoa baino modu askoz selektiboagoan bildu eta kudeatzeko asmoa dutela. Alduntzinek garbi utzi du hiri hondakinen kudeaketa udalei, mankomunitateei eta partzuergoari dagokokiela, eta ez Batzar nagusiei. Ondorioz, Partzuergoko zuzendaritzak batzar orokorrari proposatuko dio errauskailua eraikitzeko obrak sei hilabetez etetea, tarte hori baliatuz hondakinen kudeaketa eraginkorraren inguruan kontsentsu ahalik eta zabalena lortzeko.

ARGIAk bere iturrietatik jakin ahal izan duenez, 39 alkate horien artean badira Bilduk gehiengo osoa edukiz 2012an edo 2013an Atez Ateko bilketa ezartzea erabaki duten herrietakoak, baina baita Bilduk gehiengo sinplez agintzen duenetakoak ere, tartean Donostiakoa.

Gai honetan hurrengo hitzordu nagusia datorren ostegunekoa izan daiteke: Usurbilen Juan Carlos Alduntzinek hitzaldia emango du "Zubietako errauste plantari Moratoria: zertarako eta alternatibak" izenburua eramango duena.

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Dohainik.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia