Getxoko arma negoziantea

  • Espainiako Defentsa ministroa, Pedro de Morenes y Alvarez de Eulate, Getxon jaio zen orain 64 urte. Ez zaituztet aspertuko bere lorpen akademiko eta bestelako datu biografikoekin, Wikipedian daude eta (euskaraz hemen, gaztelaniaz hemen). Goazen zuzenean 1996ra: Alderdi Popularrak Espainiako hauteskundeak irabazi ostean, Defentsako Estatu Idazkari kargua hartu zuen Morenesek, eta hantxe egin zuen legegintzaldi osoa. Aznarren bigarren agintaldian, berriz, Segurtasun Estatu Idazkaria izan zen besteak beste.


2012ko urriaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Pedro Morentes, Espainiako Defentsa ministroa.

Kargu publiko horietan jardun aurretik sektore pribatuan aritutakoa zen, eta horra itzuli zen PPk boterea galdutakoan, 2004an. Urtebete geroago Instalaza S.A., armagintzaren eremuko konpainian sartu zen kontseilari (sosik kobratu gabe bere hitzetan). Eta 2010ean Espainiako sekzioko zuzendari nagusi izendatu zuten MBDAn, misilak fabrikatzen dituen transnazional europar batean.

Baina itzul gaitezen Instalazara. 2008ra arte, enpresa hori izan zen Espainiako luku-bonba ekoizle nagusia. Urte hartan, arma mota hori legez kanpo utzi zuen Dublingo Hitzarmenak, eta Madrilgo Gobernuak iragarri zuen ez zela halako bonbarik egongo Espainian 2009ko ekainetik aurrera. Instalazak salaketa jarri zuen Gobernuaren aurka erabaki horregatik, eta 40 milioi euroko kalte-ordaina eskatu zuen.

2011n, PP boterera itzultzeaz batera, beste sektore batzuetan bezala armagintzan edo, eufemismoa erabiltzearren, defentsan, ate birakariek zein ondo funtzionatzen duten agerian geratu zen hamaikagarrenez: Defentsa ministro izendatu zuten Pedro Morenes, eta 2012ko udaberrian, epaitegiek Instalazari arrazoi eman eta estatuak 40 milioi euroak ordaindu behar zizkiola esan zuten. Momentuz, Gobernuak helegitea dauka jarrita epai horren aurka. Aurtengo urtarrilean, Morenesek Instalazarekin lotura eduki zuela jakin zenean, ministroak Diputatuen Kongresuan adierazi zuen 2007an eten zuela lotura hori; luku-bonben afera gertatu baino lehenago, beraz. Aldiz, hainbat hedabidek frogatu zuten Morenes gezurretan aritu zela –PPren Gobernuak “huts” bat izan zela argudiatu bazuen ere–, Instalazako kontseilari jardun baitzuen 2009ra arte. Izan ere, jardun horren etetea 2011ko irailean jakinarazi zen ofizialki Zaragozako Merkataritza Erregistroan. Hau da, hauteskundeak baino aste bi lehenago.

Artikulu hau ARGIAren aste honetako zenbakian argitaratuko da, Espainiako gastu militarrari buruzko erreportajearen barruan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Getxo
Sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote ertzain bati, atxilotuta zuten emakume bati eraso egiteagatik

Erasoa frogatu dute polizia-etxeko bideo-grabazioei esker. Ebazpenaren arabera, agenteak emakumea “gehiegikeria argiz” heldu eta eraso egin zion. 12.400 euro ordaindu beharko dizkio ertzainak emakumeari kalte-moralengatik.


2023-09-26 | ARGIA
"Silviak tortura poliziala salatu zuen eta orain Jaurlaritzak haren aurkako kondena neurrigabea eskatzen du"

Jatorriz boliviarra den Getxoko emakume batek Ertzaintzaren eraso arrazista jasan zuela, emakumearen salaketari ertzainek kontrasalaketa jarri ziotela eta orain Jaurlaritzak, autoritatearen aurkako atentatua leporatuz, emakumearen aurkako zazpi urteko kartzela zigorra eskatzen... [+]


Jon Garcia Ormaza psikiatra
"Gomendagarria da suizidioaz galdetzea, epaiketarik egin gabe"

2021an, Getxo ZUrt! egitasmoa sortu zuten Getxoko Jon Garcia psikiatrak eta Fundación Doble Sonrisa-ko Naomi Hasson erizainak, suizidioaren prebentzioan lagunduko zuen proiektu bat aurrera eramateko xedeagaz. Bi urte geroago, egitasmoa inoiz baino aktiboago dago, eta,... [+]


Getxoko HAPOari jarritako helegiteen erantzunak non dauden galdetu dute dozenaka auzokidek

Getxoko hainbat herritarrek ia 2.000 helegite aurkeztu zituzten orain dela lau hilabete Udalak aurkeztutako HAPOa egokitzeko. Ordutik, baina, gobernu-taldearen erantzunik jaso ez dutela deitoratu dute eta, horregatik, dozenaka auzokide Udalaren Hirigintza zerbitzua hartzen duen... [+]


Eguneraketa berriak daude