Geroa Baik Barcinaren aurkako zentsura mozioa babestuko du

  • Geroa Baiko Batzorde Iraunkorrak asteartean adierazi du Barcinaren aurkako zentsura mozioaren aldeko botoa emango duela. Bilduk eta Aralar-NaBaik aurkeztutako mozioak jada Ezkerraren eta Geroa Bairen bermea du, beraz. Hala ere, ez da nahikoa izango aurrera ateratzeko, PSNk argi adierazi baitu ez duela alde bozkatuko.


2013ko apirilaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Uxue Barkosen alderdiak zentsura mozioaren alde bozkatuko du (argazkia: lavozdenavarra.wordpress.com)

Bilduk eta Aralar-NaBaik erregistratutako ekinbidea hasieratik galtzera kondenatua zegoela esan du Uxue Barkosen alderdiak, proposatu zen unetik ez baitu behar bezalako babesik izan. PSNren aldeko botorik gabe, hilaren 18ko batzarrean mozioa ez dela gauzatuko esan du.

Bestalde, zentsura mozioaren auziak Nafarroako gizartean  frustrazioa eragin dezakeela adierazi du, “PSNren eta Bilduren arteko adostasunerako ezintasunaren” ondorioz. Bi alderdien erabakiaren zurruntasuna kritikatu du.

Egoera honek gizartea desanimatu ez dezan lan egin behar dutela aldarrikatu du Geroa Baik. PSN eta Bildu akordioa bilatzera aurkitzera bultzatu ditu, denen artean UPNrentzako alternatiba aurki dezaten. Era berean, hauteskundeak aurreratzeko beharra azpimarratu du.

Bestalde, egun hauetan EH Bildu hitzaldiak egiten ari da Nafarroako herri batzuetan zentsura mozioa aurkezteko, Berriak argitaratu duenez. Atzo Ribaforadan izan ziren Bakartxo Ruiz, Koldo Amezketa eta Xabi Lasa. Bihar Barasoainen, Leitzan, Irurtzunen eta Arrotxapean eskainiko dituzte hitzaldiak.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Asiron: “Iruñeko eredua esportagarria dela erakutsi behar dugu”

Larunbatean 100 egun bete ziren Joseba Asiron aginte makilaz jabetu zenetik, abenduaren 28an, Iruñeko Udalaren historiako lehendabiziko zentsura mozioaren bitartez. Lasai hartu du Euskalerria Irratia udaletxeko Harrera Aretoan, egindako lanaz harro. “Hiru hilean... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


Eguneraketa berriak daude