Gerardo Viana Vladimiro ortuellarra (Bizkaia) atzo hil zen Gasteizen minbiziaren ondorioz. Gerrako umea izan zen Viana eta Sobiet Batasun ohian koreografo, dantzari eta ballet irakasle ezaguna izan zen.
1925ko urriaren 15ean jaio zen eta haurra zela Sobiet Batasunera bidali zuten gerratik ihesi. Bere bizitzaren zati handi bat han egin ostean, 1992an itzuli zen Euskal Herrira. Miniaturas españolas ikuskizuna izan zen arrakasta handia eduki zuen Vianaren lanetako bat. Dantzari eta irakasleak bere lanaren aitortza hainbat modutara jaso du. Espainiako Arte Ederren Domina jaso zuen 1994an. 1986an, Errusiako Irakasle Emeritu izendatu zuten. 2007an, Asociación Bilbao Ballet Elkarteak omendu zuen. Urte berean, De Carranza a Siberia y más allá…! liburua argitaratu zen.
Informazio gehiago:
"Zenbat euskal dantzari on, eta denak joan behar izan dira atzerrira", elkarrizketa Unai Brearekin 2007an.
Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.
Janire Etxabek (1979, Arrankudiaga) dantza bertikala du ogibide: formakuntza eskolak eta ekoizpen propioak uztartzen ditu. 2021ean Harria Herria lana plazaratu zuen, 2022an Dendu, eta 2023an Geure(R)a. Aurki aurkeztuko du bere lehen bakarkakoa: Antzina. “Ulertzen dut... [+]
Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]