Generikoak errezetatu beharko dituzte medikuek, eta generikoen artean merkeenak saldu farmazialariek

  • Lege dekretua onartu zuen atzo Espainiako Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoetako osasun arduradunek osatutako taldeak. Helburua urtean 2.400 milioi euro aurreztea da.


2011ko uztailaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Osasun kontseilariak eta Espainiako Osasun Ministroa, Leire Pajin

Medikuek botiken printzipio aktiboa errezetatu beharko dute aurrerantzean, marka komertziala errezetatu beharrean. Farmaziek, berriz, printzipio aktibo horrekin bat datorren botika generiko merkeena eskaini beharko dute. Hala erabaki zuten atzo Gobernuak eta autonomia erkidegoek, maiatzeko hauteskundeen ondoren egindako lehen Osasunaren Lurralde Arteko Kontseiluan.

Berritzaileak diren botiken prezioak %15 jaitsiko dituzte, baliokide generikoa ez daukaten kasuetan eta merkatuan hamar urtetik gora baldin badaramatzate. Bestalde, Osasunaren Sistema Nazionalak zein botika finantzatuko dituen erabakitzeko mekanismoak indartzea adostu zuten, ematen dituzten irabazien arabera. Neurri hauek ezartzeko, beste lege dekretu bat garatu beharko dute.

Lurralde Arteko Kontseiluak  beste proposamen batzuk ere egin zituen: errezeta elektronikoa, osasun txartelaren eredu bateratua edo Espainiako edozein lekutatik gaixoaren datutara sarbidea ahalbidetuko duen sistema ezartzea.

Kopago sistemari dagokionez, ez zen aurrera atera. Pajinen arabera, "neurri tranpatia da. Espainiarrek zergen bidez ordaintzen dute osasungintza".


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude