Gaztelaniatik euskarara aldatu diren bikoteak
Onintza Irureta| 2009-05-12

handitu txikitu

27 bikote Araba, Bizkaia eta Gipuzkoakoak. Beren arteko ohiko hizkuntza gaztelania zutenak eta orain ohiko hizkuntza euskara dutenak. Zergatik erabaki du bikoteak hizkuntza aldatzea? Zein zailtasun aurkitu ditu bidean? Eta zein estrategia erabili du helburua lortzeko?

Ikerketa iaz egin zen. Azterketa burutzearen ardura Soziolinguistika Klusterrak izan zuen, aholkularitza teoriko eta metodologikoa EHUren esku, eta ikerketaren jarraipen batzordean Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Soziolinguistika Klusterra egon dira. Azterketa Pablo Suberbiolak aurkeztu du duela gutxi Udaltop jardunaldietan.

27 bikoteei elkarrizketa sakonak egin zitzaizkien eta nagusiki hiru gairen inguruan aritu ziren: hizkuntza aldatzearen zergatiak, zailtasunak eta estrategiak. Ikerketak bakoitzeko hamar erantzun bildu ditu, laburtu beharrean lehenengo bostak jarri ditugu.

Zergatiak

1. Euskaldun izan nahia.

2. Familian jasotakoari jarraipena ematea.

3. Gurasoek eman ezin izan zigutena seme-alabei eman nahia.

4. Bizi naizen tokiko hizkuntza eta kultura neureganatzea.

5. Besteak niregatik gaztelaniaz egitera ez behartzea.

 

Zailtasunak

1. Nahi bezala espresatzeko mugak.

2. Gaztelaniarako joera: behin eta berriz “ateratzen” zaizu.

3. Aldatzen zailenak diren egoerak: eztabaidak eta haserrealdiak, “paper garrantzitsuak” egiteko (bankuko gauzak, lege kontuak...), barru-barrutik sentimenduak ateratzeko...

4. Arraro sentitzea.

5. Deserosotasunak, bai bikotearekin edo bai familiakoekin.

 

Estrategiak

1. Dosifikatu, errazetik zailera.

2. Nekatutakoan edo “agobiatutakoan”, gaztelania ere erabili.

3. Gaitasun estrategikoa: non elikatua bilatu eta lorpenak baloratu.

4. Prozesuaren zaintza: “egoskor” aritzea, behin eta berriz euskarara bueltatzeko.

5. Une batean pausoa eman: “nahikoa da, hemendik aurrera euskaraz egingo dugu”.

 

Ikerketan ateratako gako orokorrak:

1. Aldaketa handiak, motibo handiak.

2. Lorpenak azpimarratzen dituzte zailtasunak baino gehiago.

3. Bolada batean, lehentasuna euskarari, ohitura finkatu arte.

4. Erabilera etorri da erabiltzetik.

5. Arraro eta zail, baina egiten hasitakoan... uste baino errazago.

6. Seme-alabetatik bikotera, nekez.

7. Ez dute aldatu seme-alabengatik (bakarrik), baina ohitura finkatzen lagundu dute.

8. Prozesu bakoitza, mundu bat.

Twitter  Delicious  Digg

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Zure izena*
Zure e-posta*
Lagunaren izena*
Lagunaren e-posta*
   

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
Izena*
E-posta*
Beste norbaitek idazten badu abisua ematea nahi duzu?
Idatzi segurtasun kodea:
 
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Dohainik.

Publizitatea

Jarraitu ARGIA
       
FacebookFacebook TwitterTwitter
   
RSSRSS-a BuletinaBuletina
   
Argia.com

© 2008 ARGIA.com - Komunikazio Biziagoa
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak

Gipuzkoa Eusko Jaurlaritza Bizkaiko Foru Aldundia