EHZ

Asteburuan Lekornen EHZ festibala

  • Ostiralean hasi da aurten Lekornen egingo den Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibala. Igandean amaituko den jaialdian 30 kontzertu baino gehiago eskainiko dira.


2013ko ekainaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
1996an egin zen lehenengoz EHZ jaialdia (Argazkia: topatu.info)

Jaialdia Garro gazteluaren aurrealdeko zelaidian egingo da. Besteak beste Fermin Muguruza eta Kontrakantxa, Archive, Keny Arkana, Les Ogres de Barback, Iheskide, Belako eta Anestesia taldeek beteko dituzte Lekarneko eszenatokiak. Kontzertuez gain, dantza eta antzerki emanaldiak, tailerrak, haurrentzako jolasak eta bertso saioak egingo dira. Egitarau osoa eta bertara iristeko jarraibideak bildu dituzte festibalaren webgunean.

Urte hauetan guztietan boluntarioen laguntzari esker egin du aurrera jaialdiak, eta antolatzaileek leku berezia eman nahi izan diote auzolanari. Hala, Xerrenda gunean gaiari buruzko hitzaldi eta mahai-inguruak egingo dira. Euskal Herri osoko kolektiboek euren esperientzien berri emango dute Lekornen.

Willis Drummond taldeak eta Fermin Muguruzak egin dute –Herri sorta– EHZren 18. edizioko kanta. Kanaldude herri telebistak eta Topatu.info egitasmoak festibalaren jarraipen berezia egingo dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
2024-04-02 | ARGIA
Pelax, Rudiger, Su Ta Gar, Süne edo Octopussy, EHZn iragarritako talde berrien artean

Auhen, Janus Lester eta Old School Funky Family taldeak ere izango dira festibalean. Ekainaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute jaialdia, Arberatzen. Hiru egunetarako bonu berriak jarri dituzte salgai.


Belako, Nakar, Benizze, Lysistrata eta Vincen Garcia EHZren 28. edizioan

Lehen aldiz festibala Amikuzeko Arberatze herrian ospatuko da. Ekainaren 28, 29 eta 30an izango da.


Eguneraketa berriak daude