Piztu Ezazu Argia gunera joan.

Euskal Astea ospatuko dute Ipar Ameriketako Saint Pierre artxipelagoan

2012-08-13
alde 0    kontra 0
San Pedro & Miquelón izeneko artxipelagoan

Saint-Pierre eta Mikelune izeneko artxipelagoa Ipar Ameriketan dago eta euskal jatorriko jende asko bizi da bertan. 1985. urteaz geroztik Frantziarena da bertako agintea eta guztira ia 6.000 biztanle ditu. Gaur hasi eta igandera bitartean Euskal Astea ospatuko da. Besteak beste pilota partiduak, dantza saioak eta kontzertuak izango dira.

Euskal Herritik 4.000 kilometrotara dagoen Ternua iparraldeko lurralde horretako hizkuntza ofiziala frantsesa da. Etxe atari askotan dituzte jarrita ikurrinak eta bertako banderan ere ikurrina bat agertzen da. Biztanle askok euskal abizenak dituzte: Apesteguy, Borotra, Detcheverry, Goicoechea, Jarán, Légasse eta Lizarraga besteak beste.

Saint-Pierre eta Mikelune hainbat ezaugarrirengatik da berezia: Frantziaren subiranotasuna duen Ipar Ameriketako lurralde bakarra da eta lurraldearen zati bat Europar Batasunaren parte da (euroa erabiltzen dute).

Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan: VilaWeb
Piztu ezazu argia
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2369
 
azala2368

2370 zenbakia.
2013ko maiatzaren 26a

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys