Gatzagia

  • Berrogeita hamabigarren kilometroa, Ormaiztegin, hasi eliza parean eta ia-ia Beasaingo mugaraino. Eta kilometro hori betetzeko izaldarrak (Idiazabalekoak) ormaiztegiarrekin batera. Errepidera begira jarri eta atzean, hegoaldean, Española mendia daukagu, bi herrien arteko muga inguruan hain zuzen ere.


2014ko ekainaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Española, bai, dirudienez Lehen Karlistadan hala bataiatua; borroka lekua beti ere, oraindik aurki daitezkeen lubakiek erakusten duten bezala. Gogora datorkit giza kateari buruzko eszeptiko batek botatakoa: “Zertarako? Badaramatzagu hirurehun urte borroka horretan-eta!”.

Giza katean gurpil-aulkitik hartu du parte Kontxak; 95 urte, 36ko gerran sendirik konprometituena eta zigortuena izan zen berea Ormaiztegin. Alabak esan dio: “Sekretario zaharrak ikusiko balu hau, e?”. Eta Kontxak, “bai horixe!”. Sekretario zaharrak gorpuzten du oraindik oroimenean familia errepublikano hark jasan zuen tratuaren esku beltza. Gaur, giza katearekin herria gainezka ikustean, hartu dio Kontxak odolik gabeko mendeku puska bat sekretario zaharraren bandoari.

Ez bando hartakorik, baina bai talde, koadrila, alderdi, familia… hainbatetako jendea zegoen eskuz esku lotuta berrogeita hamabigarren kilometroan; adin tarte guztietakoak, eta tankera askotakoak; ekainaren 8a aspalditik gorriz markatuta zeukatenak eta azken orduan batu direnak, erakargarri bilakatu den uholdeak harrapatuta. Bakoitza bere esperientzia eta sentipenekin. Eta hori bider 123 kilometro…  atera kontuak. Izaldarren gazta zatiaren gatzagian bilatu beharko da sekretua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


Eguneraketa berriak daude