Gasteizko euskaldunen hizkerak ezagutarazteko crowfunding-a abiatu du Ahotsak.com-ek

  • Euskalkien eremutik kanpo ere euskara bizirik dagoela erakusteko, Gasteizko hiztunen testigantzak jaso nahi dituzte Ahotsak.com webguneko kideek. Mintzaera horiek ikus-entzunezko batean jaso nahi dituzte eta proiektua finantzatzeko diru-bilketa abiatu dute Karena plataforman.


2014ko uztailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euskarak azken 20 urteotan igoerarik handiena Araban izan duela gogoratu dute Ahotsak.com-eko kideek.

Ahotsak.com proiektuak hamaika urte daramatza herriz herri adineko jendea elkarrizketatuz, ahozko ondarea, herri hizkerak eta memoria historikoa batzen. “Gasteizko euskararen ahotsak” proiektuarekin, ordea, euskalkien mugetatik kanpo ere euskarak bizirik dirauela erakutsi nahi dute, Arabako hiriburua eredutzat hartuz.

“Jaiotzez zein bihotzez” gasteiztarrak direnen testigantzak jasoko dituzte; euskarak zer sentipen sortzen dizkien, euskara nola bizi duten eta euskaraz nola bizi diren jakiteko. Ahots horiek ikus-entzunezko batean biltzea da asmoa.

Euskarak azken 20 urteotan igoerarik handiena Araban izan duela eta Gasteiz hiriburu politiko eta kultural bihurtu dela adierazi dute proiektuko kideek beren webgunean. Adin guztietako euskaldunak elkarrizketatu nahi dituztela diote, “badelako ordua gasteiztarren ahotsak jaso eta Gasteiz euskalduna ezagutarazteko”.

Diru-bilketa abian

Ekainaren 18tik abian dago diru-bilketa www.karena.eu euskarazko lehenengo crowfunding plataforman. Ondorengo loturan egin daitezke ekarpenak, egitasmoari buruzko azalpen gehiago eskuratzearekin batera: http://www.karena.eu/proiektua/gasteizko-euskararen-ahotsak

Proiektua aurkezteko hurrengo bideoa plazaratu dute:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Eguneraketa berriak daude